Gainerre

Gainerrea[1] (edo frantsesetiko gratinatua) jaki prestaketa bat da, non gaina, batez ere bexamela, gazta edo ogi birrina, labean gorritu den. Gainerrearen helburua da janariari kanpo geruza kurruskari bat sortzen, usain gozoetan babesten eta mantentzen duena.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainerretzeko, oro har, elikagaiei aplikatzen zaie gazta birrindua, ogi birrindua, patata purea, bexamel saltsa, etab. bere kanpoaldeko geruzara. Gratinatze hitza frantsesezko gratter-etik dator, hau da, urratu esan nahi du, hitzaren jatorriak lapiko edo zartaginetako hormetan eta hondoetan egositako janariak osatutako zarakarra izendatzen baitzuen eta urratuz kentzen dena. [2]
Grainerreak urre kolorea du bere gainazalean gertatzen den Maillard erreakzioari esker, hein batean osagaietako karbohidrato eta proteinen konbinazioaren ondorioz. Goi-sukaldaritzaren kasu batzuetan, soldagailuak erabili ohi dira gainerretze eragiketa hori egiteko.
Gainerre adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Alemaniako gastronomia - Flammkuchen
- Kanadako gastronomia - Pâté chinoisa
- Txileko gastronomia - Chupe txiletarra.
- Frantziako gastronomia - Gratin dauphinois, Tartiflette, Tipula zopa (tipula bertsioa)
- Greziako gastronomia - Musaka
- Italiako gastronomia - Kaneloiak, lasagna, pizza (aukerakoa)
- Ingalaterrako gastronomia - Shepherd's pie
- Mexikoko gastronomia - enchilada gratinatuak
- Peruko gastronomia - Arequipako pastel de papa, rocoto relleno.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gainerre». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2026-01-20).
- ↑ (Frantsesez)gratin-en esanahia CNRTL, Testu Baliabide eta Lexikoen Zentro Nazionalaren hiztegian.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Trucos para un gratinado de diez