Edukira joan

Hanja

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hanja (hangul: 한자, hanja: 漢字) txinatar logogramei koreeraz ematen zaien izena da. Karaktere egokitu horiek erabili ziren koreera idazteko, XV. mendean hangul alfabetoa asmatu zen arte. Gaur egun Ipar Korean ezeztaturik badago ere, Hego Korean eskolan irakasten da oraindik.[1]

Hanja zen koreera idazteko bide bakarra, harik eta Sejong Joseongoak XV. mendean hangul alfabetoa asmatu zuen arte. Hala ere, hangula asmatu ondoren ere, aditu korear gehienek hanmunaren bidez idazten jarraitu zuten.

XIX. mende amaiera eta XX. mende hasiera arte hangulak ez zuen erabat hanja ordeztu gehiengoen erabileran.[2] Ofizialki, hanjak ez dira erabili Ipar Korean 1949ko ekainetik (eta, gainera, testu guztiak horizontalki idazten dira bertikalki idatzi beharrean), Kim Il-sungek japoniarren okupazioaren ondoriotzat eta irakurtzeko eta idazteko gaitasunari traba egiten zion ondoriotzat hartu zuelako. Gainera, txineraren mailegu asko koreerazko hitzekin ordezkatu dira. Hala ere, eguneroko bizitzan oso oinarrizkoak diren hanja karaktere batzuk erabiltzen dira, seinale edo sinbolo bat balitz bezala, zerbait askoz sinpleagoa adierazteko, hanjazko zeinu bakoitzak zerbait esan nahi baitu.[3]

Teknikoki, hanjan, karaktere txinatarrak dira, ahoskera korearraz interpretatzen dienak. Hanja eta Hanzi (txinatar karaktereak) antzekoak dira, baina ez dira gauza bera. Txinan, karaktereak sinplifikatuz joan dira, eta hanja, berriz, oso gutxi aldatu da urteak igaro ahala. Gutxi gorabehera, 54.667 hanja karaktere daude.[2]

Adibide batzuk[2]

Hanja karakterea Hangul karakterea (mun) Esanahia
달 (dal) hilabete
문 (mun) ate
달 (dal) hilabete
일 (il) egun
산 (san) mendi
소 (so) txiki
중 (chung) ertain
대 (dae) handi
남 (nam) gizon
여 (yeo) emakume
목 (mok) zuhaitz

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindiaren 171. araua: Asiako toponimia, euskaltzaindia.eus
  2. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Hanja: ¿Qué Es y Cómo lo Uso?» Urilingo 2021-07-27 (kontsulta data: 2026-05-22).
  3. (Gaztelaniaz) paso, Aprende coreano paso a. (2023-02-24). «Palabras en coreano con Hanja - VOCABULARIO COREANO» Aprende coreano paso a paso (kontsulta data: 2026-05-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]