Selenge
| Selenge Сэлэнгэ мөрөн (mon) Сэлэнгэ гол (bu) Селенга́ (ru) | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | ibaia |
| Luzera | 1.024 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 49°15′43″N 100°40′47″E / 49.2619°N 100.6797°E |
| Estatu burujabe | |
| Province of Mongolia | |
| Hidrografia | |
| Ibaiadarrak | ikusi
|
| Arroaren azalera | 447.000 km² |
| Arro hidrografikoa | Yenisey basin (en) |
| Ur-emaria | 935 m³/s |
| Lakuak | Baikal |
| Iturburua | Delgermörön (en) |
| Bokalea () | Baikal |
Selenge[1] (mongolieraz: Сэлэнгэ мөрөн, Selengue mörön; errusieraz: Селенга, Selengà; buriateraz: Сэлэнгэ гол, Selengue gol edo Сэлэнгэ мүрэн, Selenge müren), Erdialdeko Asiako ibai luzea da, Mongolia eta Errusiatik igarotzen dena. 992 kilometroko luzera (1024 km beste iturri batzuen arabera[2]) eta 447.000 km²ko arroa ditu.
Mongoliako eta Errusiako Buriatiako ibai nagusia da. Mongolian du iturburua, Ider (452 km) eta Delgermörön (445 km) ibaien bilgunean, eta Ulan-Ude hiria alderik alde igaro ondoren Baikal aintzirara isurtzen da. 680 km²ko delta eratzen du aintzira horretan. Orkhon du adar nagusia. Ontziz ibil daiteke Sühbaatar-eraino, apiriletik azarora arte[3].
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Selengeren emaria 28 urtez, 1970-1997 bitartean, neurtua izan da Kabansken, ahotik 43 kmra[4]. Puntu horretan drainatutako eremuak 445.000 km² ditu, arro osoaren %99. Urteko batez besteko emaria 933,9 m³ segundokoa da. Emari handiena abuztuan du (2202,6 m³/s) eta txikiena otsailean (106,8 m³/s).
Selenge ibaiaren batez besteko emariak (m³/s) Kabansken neurtuak
Datuak: 1970 eta 1997 artean

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ Селенга Great Soviet Encyclopedia. Slovari.yandex.ru
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Selenge Kabansken R-arcticnet.sr.unh.edu
