Edukira joan

Sugan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sugan
Image
Datuak
JatorriaBeasain (Gipuzkoa)
Musika motapop rock
Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada)2005 - 2008
Produkzioa
Diskoetxea(k)Elkar
Taldekideak
Victor Sanchez
Jon Eskisabel
Elixabet Bujanda
Maria Amolategi
Garazi Zabaleta

Sugan, Beasaingo euskal musika talde bat izan zen. Gaztea Sariak 07an sari bat jaso zuen.

Taldearen izena ingelesezko «sugar» (azukre) eta euskarazko «zugan» hitzak uztartuz sortua da.

Bere abestirik famatuenak Itxura garestia, Zarena zarelako eta Irakurketa dira. Taldearen izen bereko lehen disko honetan, euskarazko eta gaztelaniazko abestiak tartekatzen dira.

Taldeak dauzkan bereizgarri nagusiak pianoa eta ahotsak dira, melodia eta doinu lasaiak tartekatzen dituzte abeslarien ahots bikainekin. Pop musika dela esan daiteke. Abesti askok, amodioari buruz hitz egiten dute.[1][2]

Sugan taldea honako hauek osatzen dute:

Goenkale telesailean asko entzuten zen "Itxura garestia", pertsonaiak Atxuri tabernan zeudenean, beranduago, lehen diskoko abestiak jartzen zituzten. Pilotari telesailarentzako abesti berria estreinatu zuen Suganek, "Irakurketa" izenekoaren moldaketa, hain zuzen. Telesail honengatik, oso famatua egin da Sugan.

Lehen maketa 2003an aurkeztu zuen Sugan taldeak.

Ekoizpena Juan Carlos Perezen ardurapean izan zen , masterizazioa berriz, Jean Phocasek egin zuen.

  1. Zarena zarelako
  2. Itxura garestia
  3. Sinesten
  4. Zuhaitza
  5. Una pasion sin razon
  6. Atzoko agurra
  7. Ez dut nahi
  8. Maitatzen zaitudalako
  9. Denboraren hitza
  10. Irakurketa (Pilotari telesailarentzat moldatuta)
  11. Tu y yo
  12. Cada vez que estoy contigo
  13. Espetxeratuta

Disko hau ere Elkarrekin argitaratu zuten. 2007ko azaroaren 6an aurkeztu zuten. Hamahiru kantuz osatutako lana da «Malko Gorria», Elkar eta Strike 3 estudioetan Victor Sancheze taldekidearen gidaritzapean grabatutakoa. [3]

Pianoak eragindako jite klasikoz jantzita dagoen pop/rock zuzena eta freskoak osatzen du. Horrek halako kontzeptu sinfonikoa gehitzen dio bere musikari, nolabait, 1970eko hamarkadan egiten zen rock kutsua gogora ekarriz. [4][5]

  1. Mugimenduan
  2. Lehen Zauskada
  3. Irudiaren Bizitza
  4. Arrazoiak
  5. Bizi nahi dut
  6. Elkartuko gara
  7. Eskerrak
  8. Gorroto hezurrak
  9. Hiriak
  10. Mina ez da inoiz
  11. Nolabait nonbait
  12. Zai
  13. Zertarako

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Sugan» www.badok.eus (kontsulta data: 2022-03-01).
  2. Gurrutxaga, Iñaki. (2019-10-28). «Sugan taldearen lehen pausoak» Goierriko Hitza (kontsulta data: 2026-06-04).
  3. «Gipuzkoako Goierritik, Sugan taldeak �Malko Gorria� bigarren pop rock lana plazaratu du - GARA» gara.naiz.eus (kontsulta data: 2026-06-04).
  4. «Sugan, disko berria aurkezten» Berria 2008-12-26 (kontsulta data: 2026-06-04).
  5. (Gaztelaniaz) GARCÍA, ARTURO. (2008-11-07). «Sugan mezcla «pop, melancolía y rabia» en su segundo compacto» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-06-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]