Urdaburu
Itxura
| Urdaburu/Urdao | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 598 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°14′17″N 1°53′58″W / 43.2381°N 1.8994°W |
| Mendikatea | Urdaburu-Aldura-Igoringo mendilerroa |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Listorretatik |
Urdaburu edo Urdao Gipuzkoako ipar-ekialdeko mendi bat da, Oiartzualdean dagoena, Errenteriako udalerriko lurrez inguratua; hala ere, administratiboki Donostiaren 2,2 km2-ko barrendegi batean dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urdaburu "Zilegiak" ("Montes francos del Urumea" gaztelaniaz) izeneko mendien barruan zegoen, Urumeako ibarraren erdian eta auzo-mendiak edo komunalak ziren. Izan ere, Erdi Arotik eskualdeko herrienak ziren, Donostia, Hernani eta Urnietarenak. XVII. mendean banatu eta Urdaburu Donostiarako geratu zen. Azkenik, lur horiek bi eremutan banatu ziren: Altzabaso, alde batetik, eta Donostibaso, bestetik. Gaur egun, Añarbeko urtegia mendiaren magalean dago.
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Landarbaso, Listorreta (Errenteria): ordu bat eta 45 minutu.
- Ugaldetxo (Oiartzun): ordu bat eta 45 minutu.
