Veii
| Veii | |
|---|---|
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Italiako eskualdeak | |
| Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
| Muga-hiri | Erroma |
| Koordenatuak | 42°01′26″N 12°24′05″E / 42.0239°N 12.4014°E |
![]() | |
| Historia | |
| Kultura | Etruriar |
| beniculturali.it… | |
Veii (latinez Veii edo Veius; italieraz: Veio), antzinaroan, hiri etrusko garrantzitsu bat izan zen, Erromatik 16 kilometro inguru ipar-iparmendebalderantz zegoena, Italian, eta hegoeldeen zegeon etruriar kokalekua. Egungo Formello udalerrian dago, Erromako probintzian.
Veii hiriaren oparotasuna K.a. VI. eta V. mendeetan etruriar tenplu garrantzitsu baten eraikuntzak egiaztatzen du, Portonaccio Tenplua, terrakotazko irudien eskultura handiekin apaindua zegoena, horietako bat, Apolo ibiltari bat (Veiiko Apoloren estatua), arte etruskoaren maisulantzat hartzen delarik. Veiik denbora luzez lehiatu zuen gertuko Erromarekin, eta 10 urteko setio mitikoa jasan zuen K.a. 406-396an.[1] "Mitikoa" izan zela esaten da, Tito Liviok (beste batzuek neurii mugatuagoan egin bezela) bere Ab urbe condita idazlanean kontatu zuelako, eta horregatik, hurrengo mendeetan Euopan, famatua izan zen ikaskitako pentsonen artean. Azkenean erori zenean, hiria suntsitu egin zuten erromatarrek, baina ez desagertu, existentzia apalagoko bigarren etapa bat izan baitzuen, eta erromatar hiri txiki bat izan zen Antzinaroaren amaierara arte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai etruriar eta erromatarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Veii, Etruriar Ligako hiririk aberatsena izan zen, Etruriako hegoaldeko mugan zuen kokapen pribilegiatuaren ondorioz. Erromatik gertuen zegoen hiri etruskoa zenez, ia etengabe egon zen erromatarrekin gerran ia 300 urtez. Azkenik, Marko Furio Kamilo erromatar jeneralaren armadak konkistatu zuen K. a. 396an, hamar urte iraun zuen Veiiko Gerran. Une horretatik aurrera, Veii, Erromatar Errepublikaren zati izatera pasa zen.
Livia Drusilak, Augusto enperadorearen emazteak, Veiin hazienda bat izan zuen, Suetoniok, Hamabi Zesarren bizitzak izeneko bere lanean dioenez. Veii, antzinaroan oso ezaguna izan zen bertako estatuen kalitateagatik. Horien artean, gaur egun Vatikanon dagoen Tiberio enperadorearen estatua bat eta Veiiko Apoloren estatua, gaur egun Museo Etrusko Nazionalean dagoena nabarmen daitezke.
Ahaztea eta berraurkitzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
XVII. mendean Raphael Fabrettik aurkitu zituen erroamtar testu klasikoetan aipatzen zen hiriaren erorkiak. Hiriaten hondakinak Fornello udalerriko Isola Farnese herri txikitik gertu daude.
Hiriguneren hondakinen kanpoaldean, tenplu handi baten hondarrak aurkitu ziren: Mnerva jaikosari eskainita omen zegoen Portonaccio tenplua.

Tumuluak eta harkaitzean zulatutako zenbait hilobi ere totau dira. Ospetsuena, Grotta Campana izenaz ezagutzen dena da, 1843an industua, kontserbatutako fresko etruriar antzinakoenak dituen kamerazko hilobi bat. Gainera, hirira daroaten tunel luzeak ere badaude, Tito Liviok Veiiko gerran erromatarrek lortutako garaipenari buruz idatzi zuen istorioa berretsiko lukeena.
1814an, Erroman dagoen Wedekind jauregia (edo Palazzo del Tempo) goitik beehra berregin zutenean, Veein aurkitutako hrabil batzuk jarri zituzten eraikinaren aurrealdean.[2]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Cartwright, Mark. (2017-01-23). «Veii» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-03-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Palacio Wedekind» Turismo Roma 2019-01-12 (kontsulta data: 2026-03-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Veio: una “città scomparsa” alle porte di Roma, Controluce
- “Veio”. Siti archeologici d'Italia
- “Parco Archeologico di Veio”, Museo Nazionale Ettrusco
