Edukira joan

Wat Tyler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wat Tyler
Image
Bizitza
JaiotzaKent eta Essex, ezezaguna
HerrialdeaImage Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaLondres, 1381eko ekainaren 15a ( urte)
Heriotza moduagiza hilketa: burugabetzea
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakliderra, erreboltaria eta iraultzailea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak1381eko altxamendu ingelesa
Image
Wat Tylerren heriotza

Wat Tyler (? - Londres, 1381eko ekainaren 15a) ingeles iraultzailea izan zen. Jauntxoen gehiegikeriak zirela-eta (zergen igotzea), Kent aldean matxinatutako nekazari eta eskulangileen buru egin zen. 1381. urtean Londreseraino abiatu ziren, eta Canterbury eta Londresko dorrea eta zubia konkistatu ondoren, Rikardo II.a erregearekin negoziatu ahal izan zuen. Negoziazioak, ordea, eten ziren, eta sortutako istiluetan larriki zauritu zuten Tyler. Handik gutxira hil egin zen, eta bertan behera geratu ziren nekazari eta eskulangile matxinatuen eskariak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]