Mona Simpson
| Mona Simpson | |
|---|---|
(2014) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Mona Jandali |
| Jaiotza | Green Bay, 1957ko ekainaren 14a (69 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Abdulfattah Jandali |
| Ama | Joanne Carole Schieble Simpson |
| Ezkontidea(k) | Richard Appel (en) |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn 1979) Artean graduatu : creative writing (en) Beverly Hillseko bigarren hezkuntza institutua Columbia Unibertsitatea 1983) Master of Fine Arts (en) Columbia University School of the Arts (en) |
| Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | saiakeragilea, eleberrigilea, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Genero artistikoa | eleberri laburra saiakera |
| monasimpson.com | |
Mona Schieble Jandali, ezaguna Mona Simpson izenez (Green Bay, Wisconsin; 1957ko ekainaren 14a) estatubatuar saiakera-idazlea eta nobelagilea da.[1][2][3][4][5]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Steve Jobsen arreba biologiko gaztea—Appleren sortzaileetako bat—, eta heldua zela ezagutu zuen. Joanne Carole Schieble Simpson estatubatuarraren eta Abdulfattah «John» Jandali siriar zientzia politikoetako irakaslearen alaba, Mona Kaliforniako Unibertsitatera joan zen Berkeleyn, eta 1979an graduatu zen. Paris Review-en eta Cosmopolitan-en lan egin zuen.
Idazle ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lehen eleberria, Anywhere but here, idatzi zuen, Columbiako Unibertsitatean graduondoko bat egiten zuen bitartean. Liburu hori, ama baten eta haren alabaren arteko harreman iskanbilatsua kontatzen du, 1986an atera zen eta supersalmenta bihurtu zen. Gero The lost father eta A regular guy agertu ziren. Azken hori bere neba biologiko ezagunaren erretratua da, Steve Jobs, Appleren sortzaileetako bat. Monaren gurasoek adopzioan eman zuten, ezkondu gabe zeudela.[6] Alan Deutschman-ek The second coming of Steve Jobs-en hauxe esan zuen:
«Monak bere esperientzia pertsonalak ustiatu zituen bere fikzio edukietan, eta, ama zorrotz batekin eta ez zegoen aita batekin haztearen inguruko kulpa emozionalei buruzko liburuak argitaratu ondoren, ez zen harritzekoa bere nebaz idaztea»
Simpsondek antologiak eta saiakuntza-bildumak argitaratu ditu.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santa Monikan (Kalifornia) bizi da Richard Appel senarrarekin eta Gabriel eta Grace seme-alabekin.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anywhere But Here (1986)
- The Lost Father (1992)
- A Regular Guy (1996)
- Off Keck Road (2000)
- My Hollywood (2010)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Whiting Prize (1986)
- Hodder beka (1987, Princetongo Unibertsitatea)
- Guggenheim beka (1988)
- Lila Wallace Readers Digest-en beka (1995)
- Chicago Tribune Heartland Prize 2001
- 2001eko Faulkner Sariaren finalista[7]
- American Academy of Arts and Letters 2008ko Literatura Saria[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Robinson, Emily (2020ko urtarrilaren 17a), «Mona Simpson – Age, Bio, Personal Life, Family & Stats», CelebsAges (Ingelesez). 2023ko ekainaren 1ean kontsultatua.
- ↑ https://www.latimes.com/people/mary-mcnamara (2023ko martxoaren 17a), «The one thing L.A. novelist Mona Simpson does — and how she does it so well», Los Angeles Times (Ingelesez). 2023ko ekainaren 1ean kontsultatua.
{{Erreferentzia}}: Kanpo esteka parametro honetan:|abizena=(laguntza) - ↑ Simpson, Mona (2014ko apirilaren 10a), «How Mona Simpson began her writer's life at an ice cream shop», Los Angeles Times (Ingelesez). 2023ko ekainaren 1ean kontsultatua.
- ↑ «Mona Simpson», www.goodreads.com. 2023ko ekainaren 1ean kontsultatua.
- ↑ Review, The Paris (2020ko urtarrilaren 22a), «Announcing Our New Publisher, Mona Simpson», The Paris Review (Ingelesez). 2023ko ekainaren 1ean kontsultatua.
- ↑ Steve Lohr. Creating Jobs, The New York Times, 12.01.1997; acceso 11.01.2015
- ↑ GRANTA: Mona Simpson
- ↑ Mona Simpson:About