Alhazen
Itxura
| Alhazen | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | أَبُو عَلِيّ ٱلْحَسَنٌ بْن ٱلْحَسَنٌ بْن ٱلْهَيْثَم |
| Jaiotza | Basora, 965 |
| Herrialdea | Abbastar Kaliferria Fatimitar Kaliferria |
| Bizilekua | Kairo |
| Heriotza | Kairo, 1039 (73/74 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | arabiera persiera |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | matematikaria, fisikaria, filosofoa, astronomoa, asmatzailea, astrologoa, ingeniaria eta naturalista |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Influentziak | Aristoteles |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | islama |
Abu Ali al-Hasan Ibn al-Haitham —arabieraz: أبو علي الحسن بن الهيثم, Mendebaldean Alhazen izenaz ezaguna— (965eko uztailaren 1a -1040ko martxoaren 6a) arabiar fisikari bat izan zen. Astronomia eta matematikarekin ere ikusiko dugu lotuta bere izena. XVII. mendera iritsi arte eragin itzela izan zuen. Argia eguzkitik edo bestelako argi-iturrietatik datorrela zioen, gero objektu argiztatuetan islatu eta handik gure begietara iritsiz.
Ikusmen-organoa zehaztasun handiz deskribatu zuen, islapena eta errefrakzioa aztertu zituen eta hainbat esperimentu egin zituen leiar eta ispiluak erabiliz. Beraren lanaren ondoren, beste sei mende pasatu ziren optikaren arloan aurrerapen berriak egin arte.