Edukira joan

Artio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artio
Zelta mitologia
Image
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakDiana eta Artemisa

Artio (Dea Artio galo-erromatar sinismen erlijiosoetan) hartz jainkosa da. Bernan, Suitzan, kultuaren frogak aurkitu dituzte. Haren izena "hartz" hitzetik dator[oh 1]. Eremu hartako galiar leinua, helveziarrena zen.

Image
Artio jainkosa, Bernan aurkitutako "Muriko iruditxo-taldean" irudikatua. Muri bei Bern herrian aurkitua.

Galieraren teonimoa den Artiō hitza 'hartza', esan nahi duen artos hitzaren aldaera da eta hitz hori, beste hizkuntz zeltikoetan aurki dezakeguna (irlandera zaharraz art, Erdi Aroko galeseraz Arth eta bretoiera zaharraz ard), berez, Proto-Indo-European *h₂ŕ̥tḱos ('hartza') hitzetik eratorria da. Artur erregearen izenarekin lotuta dagoela ere proposatu da izena beraren iturria Artorix izan liteke eta. *Arto-rix zelta hizkuntzetako baten forma bat litzateke. rix hitza galiar izenetan agertu ohi da errege esan nahi baitu (adibidez, Vercingetorix, Orgetorix, etab.). Eta arto hartza denez, Artur, 'hartz-erregea' gisa berreraiki daiteke, beti ere, latinizatutako forma baten bidez *Artori(u)s. Bestalde, erromatar garaiko Europan, "Art" erroa duten pertsona izenak ere agertzen dira, adibidez, Arkaiako (Suessatio) zeramika gaineko grafito batean irakur daitekeen "Artioni(s?)"[1] (HEp[oh 2] 2014/15, 00016 ) Bestalde, jainko maskulino baten izenenaren epitetoa ere erro hori agertzen da: Mercurius Artaios, Beaucoroissanten gurtu zutena[2].

Euskarazko hartz hitza, zeltatik etor daitekeela proposatu da[3][4].

Image
Artioni Biber inskripzioa, egungo Bollendorf herrian, egungo Alemanian, Erromatar garaiko Belgica probintzia barruan. CIL 13, 04113.

Bernatik hurbil, erromatar garaiko estatuatxo talde bat aurkitu zen, "Muri estatuen taldea" izena eman izan zaiona. Bada, beste irudien artean, brontzezko eskultura batek hartz handi bat irudikatzen du, aulki batean eserita dagoen emakume baten aurrean, eta atzean, zuhaitz txiki bat duela. Emakumeak fruituak daramatza altzoan, beharbada hartza elikatzeko[5][6]. Brontzezko oinarri angeluzuzen handia du eskulturak, eta izen hau bertan zizelkatuta: "Deae Artioni / Licinia Sabinilla" (Artio -edo Artiu- jainkosari Licinia Sabinillaren partez). Jainkosaren nominatibo galiarrean, *Artiu izango litzateke.

Jainkosari eskainitako beste objektuen inskripzio batzuk aurkitu dira beste zenbait lekutan: Daun (Renania-Palatinatua, Alemania) (ICH 13, 4203), Weilerbach (Renania-Palatinatua, Alemania) (CIL XIII, 4113), Heddernheim (Alemania) (CIL XIII, 7375 [4, 125 or.]) eta Stockstadt (Alemania) (CIL XIII, 11789)[7].

Baliokidetasunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
Artemis Brauroniaren santutegian aurkitutako hartz baten estatua

"*Art" sustrai horia Artemis jainkosa grekoaren izenera hurbil daiteke, haren ezaugarria hartza baitzen (Ἄρκτος (Árktos) grekoz). Atenasetik hurbil, Brauronen, Artemis gurtzen zen bere santutegi garrantzitsu batean. Braurongo Artemiseko jaialdian, apirila inguruan ospatzen zena, neskatoek "osoarena" egiten zuten[8]. Artemis jainkosari eskainitako beste santutegi batzuetan ere hartzaren irudiak edo hartza gogorarazten duten objektuen irudiak aurkitu dira. Badira, halaber, Artemis hartzarekin lotzen duten kontakizunak eta hainbat santutegitan, Grezian eta Greziatik kanpo, jainkosari hartza sakrifikatzen zitzaiola azaltzen duten testigantzak[9][10], beraz, Artemis eta hartzaren arteko erlazioa ondo frogatuta dago.

Arkeologo batzuen arabera, Behe Danubio eta Balkanetako Neolito garaiko Vinča kulturako zeramikek iradokitzen dute Danubioko aitzinindoeuroparren artean hartza itxurako jainko-jainkosa baten gurtza zabalduta zegoela[11].

Herri-kultura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artio Smite bideo-jokoan jolas daitekeen pertsonaia da[12]. Panteoi zeltatik dator eta melee bat da, zaindari magikoa. Bere giza irudikapenaren (jarrera druida) eta hartzaren formaren (hartzaren jarrera) artean nahierara alda daiteke, biak bere gaitasunekin. Bere kitaren ardatza bere burua eta aliatuak sendatzea da, etsaiak druida-posizioan giltzapetzea eta, ondoren, hartzaren jarrerarekin kalte kantitate handiak gainditzea.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Loza Lengaran, Ramón; Loza Uriarte, Miguel; Niso Lorenzo, Javier. (2014). Las termas romanas de Arcaya / Suestatium: memoria de las intervenciones arqueológicas en "Otazibarra" (1976-1982). Gasteiz: Arabako Foru Aldundia, Euskara, Kultura eta Kirol Saila, 108 or. ISBN 978-84-7821-824-0. (kontsulta data: 2024-02-07).
  2. Aldhouse-Green, Miranda Jane. (1992). Dictionary of Celtic myth and legend. Thames and Hudson ISBN 978-0-500-01516-2. (kontsulta data: 2024-02-07).
  3. Delamarre, Xavier. (2008). Dictionnaire de la langue gauloise: une approche linguistique du vieux-celtique continental. (2. éd. rev. et augm. argitaraldia) Éd. Errance ISBN 978-2-87772-369-5. (kontsulta data: 2024-02-03).
  4. Matasović, Ranko. (2009). Etymological dictionary of proto-Celtic. Brill ISBN 978-90-04-17336-1. (kontsulta data: 2024-02-03).
  5. Deyts, Simone. (1992). Images des dieux de la Gaule. Éd. Errance ISBN 978-2-87772-067-0. (kontsulta data: 2024-02-03).
  6. Aldhouse-Green, Miranda Jane. (1998). Animals in Celtic life and myth. Routledge ISBN 978-0-415-18588-2. (kontsulta data: 2024-02-03).
  7. CIL XIII
  8. Lluïsa. (diumenge, 3 de juny del 2012). «Hortus Hesperidum / Ὁ κῆπος Ἑσπερίδων: Ártemis Brauronia. Arkteia» Hortus Hesperidum / Ὁ κῆπος Ἑσπερίδων (kontsulta data: 2024-02-04).
  9. Bevan, Elinor. (1987-11). «The Goddess Artemis, and the Dedication of Bears in Sanctuaries» The Annual of the British School at Athens 82: 17–21.  doi:10.1017/s0068245400020268. ISSN 0068-2454. (kontsulta data: 2024-02-04).
  10. (Ingelesez) Ballesteros Pastor, Luis. (2009). «Bears and bees in Themiskyra: a sanctuary for Artemis in the land of the Amazons?» From Artemis to Diana The Goddess of Man and Beast. the Godess of Man and Beast. Acta Hiperboera (Danimarka: Collegium Hyperboreum and Museum Tusculanum Press) 12 (2009).
  11. Guirand, Félix. (1992). Mythologie générale. Larousse, 204 or. ISBN 978-2-03-513006-8. (kontsulta data: 2024-02-03).
  12. «Artio: The Bear Goddess» www.smitegame.com.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]