Betania
| Betania | |
|---|---|
| New Testament place associated with Jesus (en) | |
| Administrazioa | |
| Herrialdea | |
| Eskualde geografiko | Zisjordania |
| Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 31°48′N 35°18′E / 31.8°N 35.3°E |
![]() | |
| Altitudea | 632 m |
| Demografia | |
| Informazio gehigarria | |
| Ordu eremua | UTC+02:00 |
- Artikulu hau herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Betania (argipena)».
Betania (antzinako grezieraz: Βηθανία;[1] asirieraz: ܒܝܬ ܥܢܝܐ, Bēṯ ʿAnyā), bertoko arabieraz al-Eizariya edo el-Aizariya[oh 1] (arabieraz: العيزرية, euskaraz: «Lazaroren lekua») Palestinako herria da, Ekialdeko Jerusalemen ondoan dagoena.
Al-Eizariya toponimoak Lazaro Betaniakoari egiten dio erreferentzia, Joanen Ebanjelioaren arabera, Jesusek hildakoengandik piztu zuena (Jn 11:1-53). Mirariaren leku tradizionala, Lazaroren hilobia, erromesaldirako lekua da.
Hiria Olibondoen mendiaren hego-ekialdeko maldan dago, Jerusalemdik 3,2 km baino gutxiagora. 22.928 biztanle ditu Palestinako Estatistika Bulego Zentralaren arabera, eta Jerusalemgo Gobernazioko bigarren hiririk handiena da, Ekialdeko Jerusalemen ondoren. Azken hau Israelen kontrolpean dago erabat, nahiz eta anexio hori nazioartean onartzen ez den.[2]
Betaniar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Marta, Maria eta Lazaro Betaniakoa, kristau tradizioaren arabera
- Said K. Aburish (1935–2012), idazlea
- Aziz Abu Sarah (1980-), bakearen aldeko aktibista
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria Estilo Liburuak honako hau gomendatzen du: "Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Murphy-O'Connor, 2008, p. 152
- ↑ (Ingelesez) «Projected Mid -Year Population for Jerusalem Governorate by Locality 2017-2021» www.pcbs.gov.ps.
