Edukira joan

Dillenburg

Dillenburg
herria
Image
Image
Administrazioa
Estatu burujabeImage Alemania
Alemaniako estatuaImage Hessen
Gobernu-eskualdeGießen
Rural district of HesseLahn-Dill-Kreis
AlkateaMichael Lotz
Posta kodea35683
Udalerri kodea06532006
Geografia
Koordenatuak50°44′00″N 8°17′00″E / 50.7333°N 8.2833°E / 50.7333; 8.2833
Mapa
Image
Azalera83,76 km²
Altitudea230 m eta 232 m
MugakideakEschenburg, Siegbach, Herborn, Breitscheid eta Haiger
Demografia
Biztanleria23.533 (2023ko abenduaren 31)
alt_left 11.828 (%50,3) (%49,7) 11.705 alt_right
Dentsitatea281 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia02771
Hiri senidetuakOrange eta Hereford
MatrikulaLDK, DIL eta WZ
dillenburg.de

Dillenburg Alemaniako Hessen estatuan dagoen hiri bat da. Aspaldiko denboretan Dillkreis barrutiko hiriburua izan zen eta gaur egun Gießen eskualdeko Lahn-Dill-Kreis barrutian dago. Orange-Nassau etxeari lotutako eskualde eta hiriak zeharkatzen dituen Orange ibilbidean dago.

83.88 km²-ko azalera dauka eta 2010ean 23.608 biztanle zituen[1].

Dillenburg Westerwald mendizerraren ekialdean kokaturik dago, izena ematen dion Dill ibaiak eraturiko ibar estuan. Hiria bera hainbat herritan banaturik dago, honako hauetan hain zuzen ere; Donsbach, Eibach, Frohnhausen, Manderbach, Nanzenbach, Niederscheld eta Oberscheld.

Lehenengo aipamena 1254koa da. Nasau etxearen Orange atalaren egoitza zen. XIII mendean gaztelua zuen baina egurrezkoa izanik Dernbacher gatazkan erautsia izan zen eta ez da ezta irudirik ere gelditu.

XIX mendean trenbidea iristeareik batera hiria industrializatu egin zen. Lahn, Dill eta Sieg ibarretan burdin meategiak eta fundizioak ireki ziren. Jarduera hau zela eta, Bigarren Mundu Gerran bonbakatua izan zen hiria. 1968an itxi ziren azken meategi eta fundizioak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Die Bevölkerung der hessischen Gemeinden Hessisches Statistisches Landesamt. 2010eko abenduaren 31.
Biztanleriaren tamainaUrtea23.20023.25023.30023.35023.40023.45023.50023.550201420162018202020222024DillenburgBiztanleriaren estatistikaHonako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero, Image bertan egin dezakezu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]