Edukira joan

Erromeria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Image
Ernion ospatzen den erromeria ospetsua da Gipuzkoa osoan.
Image
Sevillako El Saucejo herriko erromeria, andaluziar folkloreko elementu nabarmenekin.

Erromeria hitzak antzeko baina ezberdinak diren bi erritu erlijioso deskribatzeko hitza da. Batetik, erromesaldi hitzaren sinonimo izan daiteke, hau da ermita, eliza, santutegi edo mirakulu bat geratu den leku jakin batera egiten den bidari erlijiozkoa da. Bestetik, jai giroan egiten den erlijio ospakizuna da, maiz folklore elementu nabarmenekin.

Erromeria jaia, ermita edo bestelako kultu leku baterako bidai labur batekin hasten da (erromesaldia edo peregrinazioa bera), parte-hartzaileak mezatara joaten dira, eta ondoren, jai giroan ospatzen da eguna kultu lekuaren ondoan, natur-gune betean, gehienetan.

Horrela, Euskal Herriko erromerietan, gehienetan landako herri eta auzo txikietan eta mendi inguruetan ospatzen direnak, ospakizun erlijiosoaz gainera ohikoak dira euskal dantzak, trikiti musika eta bertsolariak, jan-edanak.... baina beste kasu batzuetan zentzu erlijioso sendoa atxikitzen da.[1]

Hitzak Erromara joaten ziren erromes terminoan du jatorri.[2]

Erromeriak Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa: Erromeria
  2. (Gaztelaniaz) Las romerías - Navarra. 2016-05-03 (kontsulta data: 2026-04-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.