Edukira joan

Erta Ale

Erta Ale
Image
Datu orokorrak
Garaiera613 m
Motaezkutu bolkanikoa
Geografia
Image Mapa
Koordenatuak13°36′11″N 40°39′48″E / 13.603°N 40.6634°E / 13.603; 40.6634
MendikateaErta Ale Range (en) Itzuli
Estatu burujabeImage Etiopia
Etiopiako eskualdeaImage Afar Region
Etiopiako zonaKilbet Rasu
Leku geografikoaRift Haran Handia
Geologia
Material nagusiabasalto

Erta Ale (afarreraz, Ertá’alé edo Irtá’alé, amhareraz ኤርታሌ) Etiopia iparraldean dagoen sumendi aktiboa da, Danakil basamortuan[1]. 1967. urtean hasi eta jarraian erupzioan izan dela kontsideratzen da, labazko aintzira bat baitu kraterrean etengabe. Horrelako zortzi baino ez daude planetan[2]. Afarrerazko izenak "kea botatzen duen mendia" esan nahi du.

Ezkutu-sumendi basaltikoa da. 613 metrotako altuera du itsas mailaren gainetik, baina kontutan hartu behar da Afarreko sakonunean kokaturik dagoela eta mendiaren oinarria itsaoaren mailaren azpitik dagoela. Beraz mendiaren altuera handiagoa da benetan. Exploratzaile europarrek 1841. urtean aurkitu zuten eta 1873. urtea igo zen lehen aldiz.

Erupzio jarraia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Labazko aintzira bat (edo bi) ditu kraterrean eta tarteka hegoaldeko maldan behera isurtzen da laba hori[1]. 1967tik aurrera labazko aintzira hori badela jakina da, baina badirudi prozesua 1906an abiatu zela[3]. 2005eko irailaren 25ean erupzio handi bat izan zuen eta milaka pertsonak beren etxetatik alde egin behar izan zuten[4]. 2007ko abuztuan ere laba isurialdi batek ehundaka pertsona ebakuatu arazi zituen[5]. 2008an eta 2017an ere izan ditu erupzio berriak[6].

Danakil basamortuan dagoenez jarraipen eskasa izan du Erta Ale sumendiaren jarduerak. Sarritan sateliteak izan dira sufre dioxidozko isuriak detektatu dituztenak eta ondoren joan dira zientzilariak isuri horiek aztertzera.

Laba jarduera handia 2018ko urtarrilean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) «Erta Ale» Volcano World 2010-10-07 (kontsulta data: 2022-08-12).
  2. CNN, Sophie Sherry and David Williams. «Rare lava lake discovered on remote island is one of only eight» CNN (kontsulta data: 2022-08-12).
  3. volcano.si.edu (kontsulta data: 2022-08-12).
  4. «Wayback Machine» web.archive.org 2010-10-05 (kontsulta data: 2022-08-12).
  5. (Ingelesez) Fears after volcano in Ethiopia. 2007-08-15 (kontsulta data: 2022-08-12).
  6. (Ingelesez) authors, TW The Watchers-; contributors.. (2017-01-25). «New flank eruption at Erta Ale volcano, Ethiopia» The Watchers (kontsulta data: 2022-08-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]