Edukira joan

Falo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Image
Faloa antzinako eskultura batean.

Faloa, latinezko phallus hitzetik, zakil tenteari eta horren irudikapen orori ematen zaion izena da. Psikoanalisian maiz erabiltzen terminoa da, desira-objektu moduan. Artean maiz irudikatu da, bereziki Antzinaroan, eta Artaren historian, zakil tentea erakusten duen irudiari itifaliko esaten zaio, adibidez Antzinako Erroman erabiltzen ziren Tintinnabula.

Egungo eta antzinako erlijio askotan, faloa oso sinbolo garrantzitsua izan da, ugalkortasuna eragiten duena eta izpiritu gaiztoen edo gaitzaren aurka babesten duena. Faloa gurtzen den egungo jai erlijioso ezagunen artean dago, Kanamara Matsuri jaialdia, Japonen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.