Glanis

Glanis jainko galiar bat zen, Frantziako hegoaldeko Proventzako Alpilles mendietako Glanum hirian zegoen sendatzeko iturri bati lotua. Antza, tokiko jainko bat da, ez baita beste inon aurkitu. Iturburuak dauden lekuan zisternak edo putzuek egon ohi dira, eta litekeena da horietan erromesak bainatzea. Haietako baten ondoan aldare bat eraiki zen, Glanis eta Glanicae-ri eskainia. Glanicae, Glanis izenaren datibo (nori/norentzat) plurala da, eta ikerlariek uste dute osasunaren jainko-jainkosen hirutasun hirukote baten izendapena izango zela, sendatzeko iturburuekin lotutako tokiko jainkosa edo jainko multzoa. Miranda Grren zeltologoarentzat, Glanis, tokiko unitate topografiko baten "izpiritua" litzateke.[1] Glanum hirian aurkitu diren beste jainko batzuk Epona, Galiako Merkurio eta Rosmerta izan dira.[2]
Hirian K. a. IV. mendean Glanis jainkoari eskainitako santutegi bat eraiki zen eta hiriaren izena jainkoaren omenez jaso zuen. Erromatar Inperioaren kolonia bihurtu zenean, ez zuten Glanisen gurtzarekin amaitu. Aldi berean Agripak Valetudo osasunaren erromatar jainkosari tenplu bat eraiki zion Agripak. Jainkori eskaintza apaitzen duten bi inskripzio aurkitu dira: CAG-13-02, 305 or. = AE 1958, 00307b eta CAG-13-02, 305 or. = AE 1955, 00111b = AE 1956, 00162a = AE 1961, 00328 erlazionatuta Glanis/Valetudoren gurtza kristautasunaren goraldiarekin eta Glanumen suntsipenarekin amaitu zen K.o. 270. urtean.[3]