Edukira joan

Organulu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Organulo» orritik birbideratua)
Image
Animalia zelula tipikoaren eskema, osagai azpizelularrak erakusten. Organuluak:
(1) nukleoloa
(2) nukleoa
(3) erribosoma (puntu txikiak)
(4) besikula
(5) erretikulu endoplasmatiko pikortsua
(6) Golgiren aparatua
(7) zitoeskeletoa
(8) erretikulu endoplasmatiko leuna
(9) mitokondrioak
(10) bakuoloa
(11) zitoplasma
(12) lisosoma
(13) zentrioloak zentrosoman

Organuluak, biologia zelularrean, zelula eukariotoen zitoplasman aurkitzen diren egitura desberdinak dira. Forma eta funtzioak ondo definituta dituzte eta bakoitza bere bigeruza lipidikoan bilduta dago. Organulu gehienak ez dira zelula prokariotoetan agertzen.

Historia eta etimologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Organulu izena latinezko organula (pluralean organulum) hitzetik dator eta "organo txikia" esan nahi du, gorputz batean organoek betetzen duten funtzioarekin parekatzen direlako ezarri zitzaien izen hori[1]. Karl Möbius zoologo alemanak ezarri zuen izena 1884. urtean.

Organulu guztiak hainbat multzo handitan sailkatzen dira:

Prokariotoek ez dute organulurik baina zelula mintzaren inbaginazioek organuluek egin beharreko funtzioak burutzen dituzte, eta zelularen barnean funtzio espezifikoa duten eremuak ere badituzte.

Zelula eukariotoetako organuluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Eukarioto»

Organulu nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Organulua Funtzioa Egitura Organismoak Oharrak Irudia
Bakuoloametaketa, garraioa eta homeostasiamintzezko zakuaklandare eta onddoekImage
Erretikulu endoplasmatikoaproteinen eta zenbait lipidoren sintesia eta paketatzeaerribosomekin elkartu daiteke (EEP)eukarioto guztiekImage
Golgi aparatuaproteinen garraioa eta heltzea, lisosomen eraketadiktiosomak (zakuak eta xixkuak)eukarioto gehienekImage
Kloroplastoafotosintesiamintz bikoitza dulandareak
protistak (algak)
DNA eta erribosomak dituImage
Mitokondrioaenergia ekoizpenamintz bikoitza dueukarioto gehienekDNA eta erribosomak dituImage
zelula hormaPresio osmotikoari aurre eginmintza inguratzen duen zelulosazko hormalandare, onddo eta protistoekImage
zelula mintzaZelula mugatu eta zitoplasma eta kanpoaldearen arteko elkartrukeabigeruza lipidikoa eta proteinakizaki guztiekImage
zelula nukleoaDNA eta RNAren mantenua eta expresio genetikoamintz bikoitzaz inguratuaeukarioto guztiekgenoma du bere baitanImage

Bigarren mailako organuluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Organulua Funtzioa Egitura Organismoak Irudia
Ohikoak
Besikula edo xixkuaSustantzien garraioaMintzezko egituraeukarioto guztiekImage
ErribosomaProteinen sintesiaRNA eta proteinak
Bi azpiunitate
izaki guztiekImage
LisosomaDigestio zelularramintzezko egituraanimaliekImage
Nukleoloaerribosomen sintesi hasieraproteinak eta material genetikoaeukarioto gehienekImage
PeroxisomaDigestio zelularramintzezko egituraeukariotoekImage
Zentrioloazitoeskeletoaren ainguralekuabi zentriolok zentrosoma eratzen dute. Mikrotubuluz eginak daude.animaliekImage
Zilioa eta flageloaZilioa: zelulaz kanpoko matrizea mugitzea
Flageloak: desplazamendua
Mikrotubuluz eginak daudeanimaliek, protistoek eta landare batzukImage
Espezifikoak
Akrosomaespermatozoideak obuluaren horma zulatzeamintzezko egituraanimali gehienekImage
Begi orbana eta ozeloideaargia detektatzea fototaxia burutzekofotorrezeptoreakalga berde zelulabakarrekImage
Exosomaazido nukleikoen digestioaproteinazko konplexuaeukariotoek eta arkeobaterioek
Glikosomaentzima glikolitikoak gordetzeamintzezko egituraprotozooek
Glioxisomagantz azidoak karbohidrato bihurtzeamintzezko egituralandaretako haziek
Hidrogenosomaenergia eta hidrogeno ekoizpenamintzezko egituraeukarioto zelulabakar batzuek
Inflamasomahantura erantzunaproteinazko konplexuaeukariotoek
Knidoblastoaziztatzeaespiral itxurako harizpiaKnidarioekImage
Melanosomapigmentuen pilaketamintzezko egituraanimaliek
Miozuntzamuskulu uzkurduramikrofiruakanimaliek
Mitosomaoraindik ikertzekomintz bikoitzamitokondriorik ez duten zelulabakarrak
Parentosomaoraindik ikertzekooraindik ikertzekoonddoek
Proteasomaproteinen digestioaproteinazko egitura handiakeukarioto guztiekImage
Stress aleakRNA biltegiamRNA konplexuakeukarioto gehienek
TIGER domeinuamRNA kodetzeko proetinakeukarioto gehienek
Sakontzeko, irakurri: «Prokarioto»
Image
Prokarioto baten egitura.

Prokariotoak ez dira eukariotoak bezain konplexuak eta lipidozko mintzezko konpartimenturik ez dute azaltzen zelularen barnean. Eukariotoetan agertzen diren hainbat osagai agertzen dute ordea, erribosomak, zilioak, flageloak, zelula horma... Egitura hauek desberdintasunak badituzte ordea.

Berezkoak dituzten osagai batzuk ere azaltzen dira. Mesosoma izeneko zelula mintaren inbajinazioak dituzte, Golgi aparatuaren eta zentrioloen funtzioa burutzen duten ikertzen ari dira. Hasieran arnasketa zelularrarekin lotu zen baina prestakuntzetan erabilitako sustantzia kimikoen ondorioz eratzen direla uste da[2]. DNA kromosoma zirkularraz gain material genetikozko plasmido txikiak ere badituzte, pilusen bidez bakterioen artean trukatzen dituztenak. Zianobakterioek tilakoideak dituzte.

Beste osagai batzuk:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Historical Books - historische Bücher» www.dietzellab.de (kontsulta data: 2020-02-25).
  2. (Ingelesez) Ryter, A. (1988-01-01). «Contribution of new cryomethods to a better knowledge of bacterial anatomy» Annales de l'Institut Pasteur / Microbiologie 139 (1): 33–44.  doi:10.1016/0769-2609(88)90095-6. ISSN 0769-2609. (kontsulta data: 2020-02-25).
  3. (Ingelesez) Komeili, Arash; Li, Zhuo; Newman, Dianne K.; Jensen, Grant J.. (2006-01-13). «Magnetosomes Are Cell Membrane Invaginations Organized by the Actin-Like Protein MamK» Science 311 (5758): 242–245.  doi:10.1126/science.1123231. ISSN 0036-8075. PMID 16373532. (kontsulta data: 2020-02-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]