Piktoiak
| Mota | leinu eta talde etniko historiko |
|---|---|
| Geografia | |
| Estatua | Frantzia |
| Hedapen mapa | |
Piktoiak (latinez Pictones) eta geroago piktavoak (Pictavi), Atlantikoko kostaldean Loira Atlantikoa (Liger-Atlantel) eskuadlearen hegoaldean bizi zen herri galiar bat izan ziren. Ptolomeok Akitanian kokatzen ditu (Augustoren garaitik aurrera Akitania probintzia handituan sartu zituztelako) eta piktoien bi hiri aipatzen ditu, Limonum edo Lemonum (egungo Poitiers) eta Ratiatum. Akitaniako iparraldean zegoen partea okupatzen zuten Liber ibairaino, hau da, Loira ibairaino. Estrabonek dio Liber ibaia zela piktoien eta namneteen arteko muga; piktoien hegoaldean sanstonoak bizi ziren, Garonaraino iristen zirenak. Ekialdean turonoak eta biturigeak (zehazki bituriges cubos) zituzten.
Gaur egun lurralde hori Deux-Sèvres, Vienne eta Vendée hegoaldeko departamendu frantsesei dagokie gutxi gorabehera.
Julio Zesarrek piktoiak aipatzen ditu, haiengandik lortu zituelako itsasontziak venetoen aurkako gerran. Piktoiak K.a. 52. urtean batu zitzaizkion Vercingétorix-i. K.a. 51. urtean, Gaio Caninio Rébilo, Zesarren legatua, piktoien herrialdera joan zen, Dumnako buruzagi galiarrak setiatua zuen Lemonum hiriko blokeoa arintzeko.
Lucanok dio piktoiak "inmuneak" zirela, hau da, ez zutela zergarik ordaintzen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko Wikipediako «Pictons» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.