Yodel
| Yodel | |
|---|---|
| Sorlekua | Alpeak |
| Hedapena | Austria, Suitza, Babiera, Frantzia hego-ekialdea, Italiako iparraldea |
| Instrumentuak | ahotsa, biolina, tronpeta, kontrabaxua, akordeoia, zitara, etab. |
Yodel-a —alemanez, austro-bavarieraz, jodeln-a (ahoskatua, [ˈjoːdl̩n]), "jo silaba ahoskatzea" esan nahi duena)—[1] kantu-forma bat da, non interpreteak bat-bateko aldaketak egiten baititu bere ahots-erregistroaren tonuan, bularreko ahots-tonu baxutik faltsete-tonu zorrotzera bizkor igaroz, eta alderantziz, eta, hala, soinu melodiko bat sortzen du, goi eta behe tonu bereizgarriekin. Bere hastapena antzinako Alpeetako artzainen artean izan zuen, abesteko modu hau ardi eta ahuntzei deitzeko erabiltzen baitzituzten.
2025ean, Unescok Kultura Ondare Immaterialaren zerrenda sartu zuen.[2]
Hitzik gabeko kantua da, eta ohotsarekin egindako soinuak baino ez ditu onartzen. Ahoskatzen diren elementuen izenak onomatopeikoak dira, eta abeslariak erabiltzen dituen esanahirik gabeko adierazpenetatik dator, hala nola, «hodaro» (h ez da inoiz mutua, beti aspiratua baizik), yohodraehó, iohodraehó, holadaittijó, eta beste batzuk.
Alpeetako eskualdeko Europako herrialdeetan ohikoa da, eta bertan tradizio handia duen arren, beste kantu-estilo batzuk aurki daitezke antzeko teknika batekin mundu osoko kultura ezberdinetan, hala nola Eskandinaviako sami herriak eta Erdialdeko Afrikako pigmeoek egiten dutena.
Donn Reynolds izeneko kanadiar batek du jodelnen iraupeneko munduko marka, 7 ordu eta 29 minutuz kantatzea lortu baitzuen.

Yodel Alpeetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Tirolgo kantua", edo jodeln kantua Alpeetako herrialdeetakoa da jatorriz (Suitza, Austria, Liechtenstein, Alemaniako hegoaldea, Frantziako hego-ekialdea eta Italiako iparraldea). Mendikatetik kanpo, Alemanian, Harz mendilerroan (Saxonia Beherea) eta Erzgebirgean ere badago. Mendietako abeltzainek beren artaldeekin edo inguruko herriekin komunikatzeko jaulkitzen zituzten dei-garrasietan du jatorria. Kantu horiek, denborarekin, musika adierazteko modu bihurtu ziren, eta inguruko folklorearen parte izatera pasa ziren.[1]
Tiroldar erako kantuaren bilduma ia zehatz-mehatza, 1902an egin zuen Josef Pommer-ek 444 Jodler und Juchezer izeneko liburuan.
Orkesta laguntzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Akonpainamendu musika tresna eta orkestra tradizionalak nagusiki hauek dira:
- Tirolen: akordeoia, zitara, hackbrett eta tokiko beste tresna batzuk, edo schuhplattler tipikoak;
- Bavarian: metalezko soinu tresnak: tronpeta, klarinete, tronboi, tuba;
- Karniola Garaia: Karniola garaiko eskualdeko sei tresnez osatutako talde tipikoa, tronpeta, klarinetea, akordeoia, gitarra eta tuba ttipiarekin;
- Suitzan: ländlerkapelle bat, klarinete edo saxofoi soprano txandakatu batez, akordeoi batez, piano batez eta kontrabaxu batez osatua;
- Texasen: bluegrass talde bat, banjoa, folk gitarra, biolina, harmonika eta pianoa;
Bikoteak hirukoteak usuak dira, femeninoak zein maskulinoak edo bi generoak nahastuta. Friburgon ohikoa izaten da koruak ere horrelako musika egitea. Zenbait abeslarik (Jodlern) gaurkotu egin dira orkestra modernoago batek lagundurik, schlager motako abestiekin nahastuz. erdi folklorikoekin, erdi aldakiekin tartekatuz.
Yodel antzekoa beste kultura batzuetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahots-teknikaz egindako kantuak Alpeetatik kanpo aurki daiteke, nahiz et ez den berdina. Kultura aldetik oso desberdinak diren beste tradizio batzuek antzeko estiloak garatu dituzte. Georgiako musika tradizionalean krimanchulia[3] da horietako bat, ostinato teknika erabiltzen duena, esanahirik gabeko soinuak. Erdialdeko Afrikan, pigmeoek teknika hori erabiltzen dute abesti polifonikoak egiteko. Artzain norvegiarrek abereentzako deia erabiltzen dute, külning-a, kantuaren antzekoa.[4]
Sarritan erabiltzen da bluegrass eta country doinu iparramerikarretan, baita blues eta hillbilly kantuetan ere. Jazzean Leon Thomasek erabili du. Soul Aaron Neville musika abeslariak ezohiko bibrato estiloarekin erabiltzen zuen.
Egungo musikan eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pop abeslari btzuek yodel teknikaren estiloaren eragina izan dute bere kantuetan, hala nola: Jewel, Shania Twain, Elizabeth Fraser (Cocteau Twins), Sinead O'Connor, Gwen Stefani, Dolores O'Riordan, Alanis Morissette, Meredith Brooks, Sarah McLachlan, Avril Lavigne, Marina and the Diamonds, Andrea Corr, Sheryl Crow, Shakira eta Dido.
Thijs van Leer (Focus), Alex Band (The Calling), Chris Martin (Coldplay), Brett Anderson (Suede) eta Kurt Cobain (Nirvana) rock taldeetako abeslari batzuek tiroldar erako kantua erabili dute bere abesti batzuetan. Bollywoodeko zinema munduan ezaguna den Kishore Kumar abeslari indiarrak estilo horretan kantatzen du bere zenbait kantutan.
Ikus, halaber
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) Plantenga, B. «Extending Yodeling's Voiceprints.» Perfect Sound Forever. Ikusia: 2015-01-28.
- ↑ (Frantsesez) France Télévisions - Rédaction Culture. (2025-12-11). «Le yodel, chant emblématique suisse, inscrit au patrimoine immatériel de l'Unesco» Franceinfo (kontsulta data: 2025-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El canto polifónico georgiano - UNESCO Patrimonio cultural inmaterial» ich.unesco.org (kontsulta data: 2025-12-12).
- ↑ (Frantsesez) France Télévisions - Rédaction Culture. (2025-12-11). «Le yodel, chant emblématique suisse, inscrit au patrimoine immatériel de l'Unesco» Franceinfo (kontsulta data: 2025-12-12).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yo De Lay Ee Ooo (2004) The Secret History of Yodeling Around the World, New York: Routledge, ISBN 0-415-93990-9.
- Josef Pommer (1902) 444 Jodler und Juchezer