Edukira joan

Bisa (agiria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bisa (agiria)
bidai dokumentua
Image

Bisa herrialde batek pertsona bati bere lurraldean sartu edota bertatik irten ahal izateko ematen dion agiri ofiziala da.

Hainbat bisa mota daude egin nahi den bidaiaren arabera eskatu beharrekoak:

  • Igarotze-bisa: atzerriko herrialde batean geldialdi labur bat egiteko eskatzen den aldi baterako baimena, egun bakarrekoa edo bizpahiru egunekoa, beste herrialde batera joan aurretik.
  • Turista-bisa: helmugako herrialdeak lurraldea turista gisa bisitatu nahi duen pertsonari ematen diona. Bisa honek debekatzen du bisa-emailearen herrialdean negozioak egitea edota bertan lan egitea.
  • Lanerako bisa: helmugako herrialdeak atzerritar bati bertan lan egin ahal izateko ematen dion baimen-agiria, baldin eta bertako enplegatzaile batekin lan-kontratu bat lortzen badu.
  • Ikasle-bisa: helmugako herrialdeko ikas-zentro batean izena eman duten pertsonentzako baimena. Ikasteko baino ez du balio.
  • Kazetari-bisa: kazetari-lanetan dabiltzanek helmugako herrialdean aldi baterako lan egin ahal izateko baimena.
  • Bisa diplomatikoa: diplomazialari-lanetan dabiltzan pertsonei ematen zaien baimen-agiria helmugako herrialdean diplomazia-lanetan jarduteko, hala nola: bisita ofizialak, enbaxada arloko lanak, eta abar.
  • Ezkon-bisa: atzerritar batek helmugako herrialdeko herritartasuna duen pertsona batekin ezkondu ahal izateko eskatzen den bisa.
  • Sarrera-bisa: helmugako herrialdearen migrazio-aduanan aurkeztu behar den agiria da bertan sarrera baimen formala eskatu ahal izateko.
  • Irteera-bisa: herrialde batzuek euren herritarrei atzerrira joaten uzteko eskatzen dieten agiria da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]