Ante

Antea (Heg.)[1], halaber dama (Ipar.), larru onduaren ifrentzua da, bereziki altzearen larruarena. Haragiaren aldea kanpotik ikusgai egoteko landu den larru-mota da. Haragiaren aldea lixatu egiten da, belus-itxurako gainazala izan dezan.
Antea beroki, osagarri eta oinetakoetarako erabiltzen da baina, zaiketa berezi bat eskatzen duenez, ez daiteke edonon erabil Lehorrean garbitzea dago, edo mekanikoki latexez. Dena dela, antezko oinetakoak eskuz txorrotako urez garbi daitezke horretarako sortutako ekoizkinez. Hori dela-eta, antezko oinetakoak neguko oinetako gisa oso egokiak dira, larru arruntezko oinetakoei distira emateak itzulizkoak garbitzea baino askoz luzeago jotzen duelako.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoaldean ante izena erabiltzen da, gaztelaniaz bezala, eta Iparraldean, dama[2], frantsesezko daim ("adarzabal") hitzetik. Horiez gain, hiztegi batzuek beste forma hauek proposatzen dituzte: larru itzuli[3], larru-ifrentzu[4] eta, Zuberoan, larru-kinber[4].
Ingelesez suede izena du, eta eta frantsesez, suède (maizago peau de chamois esaten zaio, hots, "sarrio-larru"). Frantsesezko gants de Suède izendapenetik datoz, hitzez hitz "Suediako eskularruak" esan nahi duena.[5] Suedierazko izena mocka da, moka-kafea bezala, Yemengo Moka herrikoa.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ante». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2021-11-07).
- ↑ «dama». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2021-11-07).
- ↑ «suède | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (kontsulta data: 2021-11-07).
- 1 2 «daim | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (kontsulta data: 2021-11-07).
- ↑ (Ingelesez) «SUEDE | Meaning & Definition for UK English | Lexico.com» Lexico Dictionaries | English (kontsulta data: 2021-11-07).
- ↑ (Suedieraz) Artikel | SAOB. (kontsulta data: 2021-11-07).