Arnotegi
Itxura
| Arnotegi | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 426 m |
| Prominentzia | 124 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°14′06″N 2°56′01″W / 43.23512°N 2.9335°W |
| Mendikatea | Ganekogortako mendilerroa |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Larraskitutik |
Arnotegi mendia Bilbon dago, Ganekogortako mendilerroan. 426 metroko garaiera du. Bilboko ikuspegi ederra ematen du mendi honek.
Tontorrean Karlistaldietan eraikitako gotorleku baten hondakinak ikus daitezke. Bigarren tontor bat ere dauka (377 metroko garaierakoa), non ETBko antena bat dagoen, magalean daukan auzoaren izen bera daramana, Irusta. Gailurretik hurbil, erpin geodesikoa dago.
Igotzeko abialeku arruntena Bilboko Larraskitu auzoa da. Bolintxutik abiatuta ere igo daiteke.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Francisco Arrarasen esanetan, Arnotegi, Azkueren idatzietan oinarriturik, Arranotegi, Arranotegi hitzaren kontrakzioa da.[1]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arnotegiko Andre Mariaren baseliza, Obanosen, Nafarroa Garaian.
- Ganekogortako mendilerroa.
- Pagasarri.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arrarás, Francisco. (1971). «Acerca de la etimología de Arnotegui» Fontes Linguae Vasconum 9: 325-331. doi:..
