Edukira joan

Edda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Image
Edda prosaikoa

Eddak, eskandinaviar mitologiarekin lotutako istorio bildumak dira eta eskandinaviar mitologia ezagutzeko mitoen corpusik (jatorrizko mitoen bilduma idatzia) garrantzitsuena eratzen dutenak.

Eddak Eskandinaviako mitologiari eta legenda heroikoei buruz dauden Islandiako Erdi Aroko literatura-testu bilduma garrantzitsuenak dira. Jatorriz, antzinako eskandinavieraz idatziak XIII. mendean, bi lan nagusitan banatzen dira: Edda poetikoa eta Edda prosaikoa.

Edda bildumak bi dira: Edda prosaikoa (Edda txikia edo Snorriren Edda izenaz ere ezaguna), eta Edda poetikoa (Edda nagusi edo Saemunden Edda izenarekin ere ezagutzen dena). Berez, Edda izena, Snorrik idatzitako idazlanari eman zion misiolari batek,[1] baina geroago kontserbatu diren poemen bilduma izendatzeko ere erabiltzea erabaki zen.

Gaur egun galdua dagoen ahozko narrazioaren antzinako tradizio eskaldiko (gorteko ahozko literatura) zabalaren zatiak jaso ziren Eddetan. Istorio haietako batzuk bildu idatzi zituztelako gorde ahal izan dira.

Edda poetikoan, antzina-antzinako olerkiak bilduak daude, heroiei buruzkoak eta mitologikoak, egile ezezagun batek jasoa1250ean, antzinako nordikoz idatzia. Munduaren sorrera eta amaiera kontatzen ditu (Ragnarök), Odin eta Thor bezalako jainkoen eta Sigurd bezalako heroi mitikoen balentriak zehazteaz gain. XIII. mendeko Codex Regius izeneko eskuizkribu batetik erreskatatu zuten, izenekotik.[2]

Snorriren Edda, Snorri Sturlusonek (1179-1241) idatzi zuen, 1220 edo 1225 inguruan. Ez dira olerkiak, nahiz eta olerkarientzako gomendio asko dituen, hitz lauz idatzitako lana baizik. Bilduma horrekin, Snorriren helburua zen olerkariak irakastea, estilo tradizional eskaldikoan olerkiak nola sortzen ziren erakustea, baina azkenen, mitoen bilduma zabala izan zen.[2] Olerkaritza eskaldikoa IX. mendetik datatua dago, Islandian oso ezaguna zena. Lau zatitan banatuta dago: Hitzaurrea, Gylfaginning, Skáldskaparmál eta Háttatal. Gylfaginning zatian munduaren sorkuntzaren eta suntsipenaren historia kontatzen da, eta jainko garrantzitsuenak eta haien balentriak deskribatzen dira. Skáldskaparmál eta Háttatal lanek poesiaren arterako gida bat eskaintzen dute eta adibide mitologiko ugari dituzte.[3]

Badaude zenbait teoria Edda hitzaren jatorriari buruz. Teoria batek 'amona handia' (Rig) esan nahi duen hitzaren berdin-berdina dela dio. Beste batek, Eddak 'poetika' esan nahi duela argudiatzen du. Hirugarren batek, Oddiren liburua esan nahi duela, non Oddi, Snorri Sturluson hezia izan zen tokia den.[4]

Bi iturri nagusi horiez gain, Eskandinaviako mitologiari buruzko informazioa ematen duten beste hainbat testu eta aurkikuntza arkeologiko daude. Inskripzio bakanek, sagek eta dokumentu historikoek informazioa osatzen dute, eta mito horiek pertsonen kulturan eta eguneroko bizitzan oso errotuta zeudela erakusten dute.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Edda» Enciclopedia Católica (kontsulta data: 2026-05-19).
  2. 1 2 (Ingelesez) Battle-Merchant, Tienda medieval. «Mitología nórdica y la Edda» Battle-Merchant ⚔ (kontsulta data: 2026-05-19).
  3. 1 2 (Ingelesez) Battle-Merchant, Tienda medieval. «Asen Dios Buri: Un mito en la historia nórdica» Battle-Merchant ⚔ (kontsulta data: 2026-05-19).
  4. (Ingelesez) Lin, Kimberly. (2017-03-21). «Edda» World History Encyclopedia (kontsulta data: 2026-05-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]