Edil

Edila (latinez, aedilis, pluralean aediles) Antzinako Erromako magistratua izan zen. Jatorrian, Zeres jainkosaren tenpluaz eta bere kultuaz arduratzen ziren. Bi mota zeuden, edil kurul eta plebeioen edila.[1]
Edil kurul, patrizioek eta plebeioek eskuratu zezaketen kargua, plebeioen edilaren ereduari jarraituz sortu zen. Besteak beste, jokoen antolaketaz, pisuak zaintzeaz eta merkatuetako neurriez arduratzen zen, eta merkataritzarekin zerikusia zuten arazo txikiak konpontzeaz, betiere hiriko pretoreak gainbegiratuta. Cursus honorum-eko maila bat zen, hau da, postu garrantzitsuagoak lortzeko urrats bat. Herritar guztiek aukeratzen zituzten. K.a. 366. urtean sortu ziren.
Plebearen edila, jatorriko plebeioa zuten gizonentzat gordetako kargua zen. Plebeioei ematen zitzaien kontzesio politikoa zen, eta, horri esker, cursus honorum delakora igo zitezkeen, kostu ekonomiko txikiagoa zuen postu baten bidez, ez baitzuten jokoen antolaketa ordaindu behar. Bere jatorrizko eginkizuna plebearen tenpluak mantentzea zen, beti ere plebearen tribunoaren agindupean. K.a. 376. urtean onartu ziren Leges Liciniae Sextiae legeen ondoren, bere gain hartu zituen edil kurulen antzeko funtzioak. Plebearen tribunoaren aginduetara zegoenez, ez zen cursus honorum-ean kontutan hartzen. Plebeioek bakarrik hautatzen zituzten. K.a. 493. urtean eratu ziren lehen aldiz.
Erromak sortutako kolonietan (colonia izaera administratiboa zuten hiriak) eta muncipiatan (municipum izaera administratiboa zuten zuten hirietan), Erroma hiriko egiturak kopiatu zituzten, eta horrela, edilak aurki ditzakegu, adibidez, Narbo Martis kolonian (antzinako Narbona). Beren funtzioak, hala ere, beren testuingurua moldatu ziren.[2]
III. mendean edil kargua indargabetu zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Aedile | Roman official | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2023-02-27).
- ↑ Andrés Santos, Francisco Javier. (1998). «Función jurisdiccional de los ediles en las ciudades hispano-romanas según las leyes municipales» Hispania Antiqua (22): 157–174. ISSN 2530-6464. (kontsulta data: 2026-03-15).
Bibliografia gehiago
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Curchin, Leonard A. (2014). «El fin de los magistrados locales en el Imperio romano» Gerión. Revista de Historia Antigua 32 doi:..
- Planchuelo Redondo, Ana; Hernanz Pilar, Javier (zuz). (2021). Las Magistraturas en Roma. Valladolid: Valladolideko unibertsitatea.