Flodoard
Itxura
| Flodoard | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Épernay, 894 |
| Herrialdea | Mendebaldeko Frantzia |
| Heriotza | Reims, 966ko martxoaren 28a (71/72 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | School of Reims (en) |
| Hizkuntzak | Erdi Aroko latina |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | olerkaria, historialaria, idazlea, Kalonjea, klerikoa, kronikagilea eta artxibozaina |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
Flodoard de Reims, latinez Flodoardus Remensis (Épernay, 894 inguruan - Reims, 966ko martxoaren 28a) historialari, kronikagile eta latinezko poeta izan zen. Garai karolingiarrean bizi izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea][1]Reimsen apaiza bezala, Flodoardek gazte-gaztetatik apezpikuaren kortean postu garrantzitsuak bete zituen. Hala ere, bi alditan, Herbert II.a Vermandoisekoak postutik kendu zuen haien ideien aurka aritzeagatik. 936an Erroman egon zen; han Leon VII.a aitasantuak oso ondo jaso zuen. 947an Artold apezpikuaren garaipenarekin bere posizioa indartu zen baina handik gutxira, 952an, San Basle monasteriora erretiratu zen; han idazteari ekin zion batez ere.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Historia ecclesiæ Remensis (Reimsen Elizaren Historia). Bere lan garrantzitsuena da. XVI. mendetik aurrera frantsesez egindako itzulpen desberdinak argitaratu ziren, Histoire de l'Église de Reims izenburupean.
- Annales, 919tik 966ra. Testu hauek Lorrenako historiari buruzko informazio garrantzitsua ematen dute.
- Jesukristoren eta santuen garaipenari buruzko poema luzea. 29.000 lerro ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
Kanpo Loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez):Flodoardoren testuak latinez eta frantsesez.