Harisu
Itxura
| Harisu | |
|---|---|
(2018) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | 이경엽, 이경은 |
| Jaiotza | Seongnam-si, 1975eko otsailaren 17a (51 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Jangan University (en) Naksaeng High School (en) |
| Hizkuntzak | koreera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria, zinema aktorea eta modeloa |
| Pisua | 48 kilogramo |
| Altuera | 168 zentimetro |
| Genero artistikoa | pop musika |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Lee Kyung-eun, Harisu (koreeraz: 하리수) goitizenez ezaguna , (Seongnam, Hego Korea, 1975eko otsailaren 17a) hegokorear pop abeslari, modelo eta aktorea. Emakume transgeneroa da, 1990eko hamarkadan sexua berresleitzeko ebakuntza egin zuen eta Hego Korean sexu-aldaketa legez aitortu zitzaion bigarren pertsona izan zen.
2001ean ospea lortu zuen DoDo kosmetika-etxeko telebista iragarki arrakastatsu batean agertzeagatik. Horrek musikagintzaren eta antzezpenaren bidea ireki zion. Guztira bost musika-album argitaratu ditu, tekno eta R&B musika-estiloak uztartuz.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estudioko albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Izenburua | Argitaratze-eguna | Salmenta-postua | Salmentak | Oharrak |
|---|---|---|---|---|
| Temptation | 2001eko irailaren 22an | 32. | 25.474 (2001eko urriko datuak) | Taiwanen ere argitaratua. |
| Liar | 2002ko urriaren 28an | 23. | 15.760 (2002ko urriko datuak) | |
| Foxy Lady | 2004ko otsailaren 2an | — | — | 2005ean Taiwanen, Txinan eta Malaysian ere argitaratu zen, mandarinez grabatutako abesti gehigarriak zituela. |
| Harisu | 2006ko urtarrilaren 24an | 46. | 1.596 (2006ko urtarrileko datuak) | Taiwanen eta Txinan ere argitaratu zen, mandarinez grabatutako abesti gehigarriak zituela. |
| Summer | 2006ko uztailaren 25ean | — | — |
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Rola | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 2001 | Yellow Hair 2 | J | Soinu-bandako bi abesti grabatu zituen. |
| 2002 | City Horror Series (TB) | Bai Lan generala. | "The Song of the Dead" atalean agertu zen. |
| Emergency Act 19 | Harisu | Agerraldi laburra. | |
| 2004 | Hi! Honey (TB) | Lu Jia Ling | |
| Colour Blossoms | Madam Umeki | ||
| Free As Love | |||
| 2005 | Beating Heart (TB) | Kim Hae-jung | 3., 4., 9. eta 12. ataletan agertu zen |
| 2006 | Possessed | Lisu | Soinu-bandako abesti nagusia ere abestu zuen. |
| 2007 | Police Line (TB) | ||
| 2009 | The Return of Iljimae (TB) | Ki Seon-nyeo |