Jamala
| Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
| Jamala | |
|---|---|
(2024) Jamala, soineko laranjaz, 2022. urtean. | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Сусана Алімівна Джамаладінова |
| Jaiotza | Ox, 1983ko abuztuaren 27a (42 urte) |
| Herrialdea | |
| Talde etnikoa | Krimeako tartariarra |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Ukrainian National Academy of Music (en) |
| Hizkuntzak | ukrainera Krimeako tatarera ingelesa errusiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | opera abeslaria, kantugilea eta abeslaria |
Parte-hartzailea
| |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Genero artistikoa | jazza soula elektroa pop musika herri-kanta |
| Ahots mota | sopranoa |
| Musika instrumentua | ahotsa |
| Diskoetxea | Moon Records Enjoy! Records (en) Universal Music Group Comp Music |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | islama |
| jamalamusic.com eta jamalamusic.com | |
Jamala —jaiotzako izen-deiturez, Susana Alimivna Jamaladinovna— (Ox, Kirgiziako Sobietar Errepublika Sozialista, SESB, 1983ko abuztuaren 27a) abeslaria, konpositorea eta aktorea da. Krimeako tatariar jatorrikoa da, eta Ukraniako nazionalitatea du. 2016ko Eurovision Abesti Leihaketa irabazteagatik da ezaguna.
Sustraiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jamala gaur egun Kirgizistan den lurraldean jaio zen, lurralde hori Sobiet Batasuneko Kirgiziako Errepublika zenean. Aita Krimeako tatariarra du, eta ama armeniarra. Jamalaren Krimeako tatariar arbasoak Stalinen 1944ko deportazioan erbesteratu zituen Kirgiziako Ox hirira, eta 1989an itzuli ziren Krimeara. Haren armeniar familia Nagorno-Karabakhekoa da. Jamalaren lehen hizkuntza errusiera da, eta ukraniera ikasi zuen nerabezaroan. Krimeako tatareran idatzi izan arren, ez du hizkuntza horretan trebetasunik.
Abeslari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jamala haurtzarotik dago musikan murgilduta. Haren lehen grabazio profesionala bederatzi urte zituela egin zuen, Krimeako tatariarren haur kantak abesten. Simferopolgo musika unibertsitatean ikasi zuen, eta Ukraniako Tchaikovsky musika akademia nazionalean atera zuen opera-kantari titulua. Bere lehen diskoa, For Every Heart, 2010ean argitaratu zuen, You are made of love edo It's me, Jamala bezalako abestiekin. Disko horretako Smile abestiarekin 2011ko Eurovisionerako Ukrainako ordezkari izateko hautagai izan zen, jendearen gustukoenetarikoa bihurtu zen, baina azkenean erretiratu egin zen. Bere bigarren diskoa 2013an atera zuen, All or Nothing izenekoa. 2014an bere hirugarren diskoa atera zen, Thank you, eta 2015ean Podykh.
Eurovision 2016: ospera jauzi egitea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jamalak Ukrania ordezkatu zuen 2016ko Eurovision lehiaketan, 1944 kantarekin. Kanta ingelesez eta Krimeako tatareraz zegoen idatzita, eta bigarren finalerditik klasifikatu ostean, lehiaketa irabaztea lortu zuen. Finalerdian, bigarren postuan amaitu zen Australiaren atzetik, geroago finalean 2. postua lortu zuen herrialdea. Finalari dagokionez, aipatzekoa da ez zituel ez epaimahaien ez telebotoaren botoak irabazi, bietan bigarren postuan amaitu zelarik. Hala ere, orokorrean batez besteko hoberena eta puntuazio hoberena lortu zituen, guztira 534 puntu lortuta. Horrek Ukrainaren bigarren garaipena ekarri zuen. Jamalak abestiaren letra 2014an idatzi zuen, bere birramonaren deportazioaren istorioa kontatuz. Kantaren gaiarengatik, Errusian kritika handiak sortu zituen, Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerrari buruzko propaganda erabiltzen zuela esanez. Irabazi ondoren, Ukraniar presidente zen Viktor Poroxenkok Ukrainako jendearen artistaren saria eman zion, eta UNICEFeko bozeramaile egin zuten.
Azken urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017an, Eurovision Ukrainan egin zen, eta han Jamalak Zamanyly eta I believe in U kantak abestu zituen. Ondoren, 2018an, bere bosgarren diskoa argitaratu zuen, Kryla.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko maiatzean, Jamala Bekir Suleimanovekin ezkondu zen, Kieveko Kultura Zentro Islamikoan, jantzi tradizional bat soinean zuela, nikah delakoa. Suleimanov fisikari eta matematikaria da, Kieveko Xevtxenko Unibertsitatean graduatua, eta Krimeako tatariar musulmanen aldeko aktibista da.