Judit
| Judit | |
|---|---|
| Ezaugarriak | |
| Jatorrizko izena | יְהוּדִית eta Ιουδίθ |
| Sexua | emakumezkoa |
| Baliokideak | Queen of Hearts (en) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Manasseh (en) |
Judit[1] Bibliako pertsonaia bat da, Juduen heroi bat zapaltzaileen aurkako borrokan. Bere izena hebreeratik dator: יְהוּדִית edo Yəhudit "goraipatua" litzateke hebreeraz.
Juditen istorioa bere izeneko Bibliako liburuan kontatzen da. Juduak bizi ziren Betulia hiria setiatua omen zuten asiriarrek eta Juditek bere edertasunarekin erakarri egin zuen setiatzaileen buruzagia, Holofernes. Afari batera gonbidaturik, edariekin seduzitu zuen Holofernes, eta mozkortu zenean seko, ezpata batekin burua moztu zion.
Artean
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juditen pertsonaia, bereziki Holofernesengan mendeku hartu eta nola hil zuen, artearen historian motibo ezaguna izan da. Bereziki, emakunezko beste pertsonaia batzuekin, hala nola Jael, Susana (agure zaharrek jazarria) edo Porcia, motibo izan zen Pizkundetik Barrokora lan egin zuten zenbait emakumezko margolari italiarren leitmotiv bat. Artista horien artean izan ziren Fede Galizia, Lavinia Fontana, Artemisia Gentileschi eta Elisabetta Sirani. Margolari hauek emakumezko pertsonaia historiko, mitologiko eta biblikoak margotu zituzten, ikonografia heroiko femenino argi bat erakustaraziz. [2][3][4]
Artemisia Gentileschiren margolanean, Holofernesi burua mozten; eta Fede Galiziarenean, jeneral asiriarraren burua erakusten. | ||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 177. Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2014-06-27), 7 or. (kontsulta data: 2023-08-17).
- ↑ Villena, Cipriano García Hidalgo. (2017-06-20). «Fede Galizia: Más allá de la Naturaleza Muerta.» Investigart.
- ↑ Larrea, Diana. (2022-03-24). «Fede Galizia (c.1578-1630)» Tal día como hoy.
- ↑ «Maestras - Secciones - Museo Nacional Thyssen-Bornemisza» www.museothyssen.org.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |