Edukira joan

L'Attachement

Wikipedia, Entziklopedia askea
L'Attachement
Jatorria
Argitaratze-data2024
IzenburuaL'Attachement
Jatorrizko hizkuntzafrantsesa
Jatorrizko herrialdeaFrantzia eta Belgika
Ezaugarriak
Iraupena106 minutu
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Carine Tardieu
Ekoizpena
EdizioaChristel Dewynter

IMDB: tt33030403 Allocine: 313781 Rottentomatoes: m/lattachement Edit the value on Wikidata

L'Attachement 2025eko Carine Tardieu frantziar zinema zuzendarien film dramatikoa da.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Sandra 50 urte inguruko emakumea da. Liburu denda feminista baten jabea da, eta ez du ez haurrik, ez bikotekiderik. Gau batean, norbaitek bere atea joko du. Cecile da, pareko bizilaguna; haurdun dago, eta ospitalera joan behar du bere senar Alexekin. Cecilek badu 6 urteko seme bat, aurreko harreman batekoa, Elliot, eta Sandrari harekin gelditzeko mesedea eskatzen dio, ospitalean dauden bitartean zaindu dezan. Sandra ez dago batere eroso erantzukizun berriarekin, baina haurrarekin hitz egiten hasiko da, eta apurka haien arteko harremana estutuz joango da.[1]

Ospitaleko egonaldia uste baino gehiago luzatzen da, eta Alexek etxera itzultzean berri txarrak dakartza: Cecile erditzean hil da. Gizona, beraz, 6 urteko Elliot eta jaioberri den Lucillen ardurarekin geldituko da, eta Sandra eta haren familiaren arteko lotura estutu egingo da.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 «Oinazetik eraikiz» Berria 2025-09-24 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.