Edukira joan

Marmitako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marmitako
atun plater eta erregosi
Image
Materialakpatata
Capsicuma
tipula
arraina
tomatea

Marmitako Bizkaiko golkoko arrantzaleek asmatutako platera da, hegalabur edo hegaluze, piper txorizeroak, tomateak, baratxuriak, tipulak eta patatak osatua[1]. Batzuetan, bero eta buztin-kazola batean zerbitzatzen dute.

Marmitako izena arrantzaleek erabilitako marmita edo lapikotik datorkio. Kantabrian, sorropotún, marmita edo frantsesetik mailegatutako marmite izenak ditu; hala ere, batzuek San Vicente de la Barquerako sorropotún izeneko platera beste zerbait dela diote.

Jatorrian plater xumea izan arren, egun euskal sukaldaritzako nagusietakoa da. Hegaluzea, arrain urdina izanda, estimatua da oso, elikatze-balioagatik. Bizkaiko golkoaren kostaldeko herri askotako jaietako protagonista izaten da, txapelketa gastronomikoak direla eta. Herri askok aldarrikatzen dute haren jatorria izatea, benetako jatorria ezezaguna den arren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]