Edukira joan

Mossad

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mossad
Image
Image
Un poble mal governat s’enfonsa, molts bons consellers el salven., בתחבולות תעשה לך מלחמה eta При недостатке попечения падает народ, а при многих советниках благоденствует
Datuak
Izen ofiziala
המוסד למודיעין ולתפקידים מיוחדים
Motainteligentzia zerbitzua
HerrialdeaIsrael
Jarduera
Honen parteIsraeli Intelligence Community (en) Itzuli
Enplegatuak3.000
Agintea
LehendakariaRoman Gofman
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1949ko abenduaren 13a
Sortzailea
Ordezkatzen duThe Political Department of the Jewish Agency
webgune ofiziala
Facebook: 167813393967451 Twitter: mossad_career Instagram: mossad_career LinkedIn: mossad-careers Edit the value on Wikidata

Mossad (hebreeraz: הַמוֹסָד לְמוֹדִיעִין וּלְתַפְקִידִים מְיֻחָדִים, Hamosad Lemodi'ín Uletafkidim Meyujadim-en apokopea, euskaraz: «Inteligentzia eta operazio berezien institutua»), 1951n sortu zen Israelgo inteligentzia agentzietako bat da. Haren eginkizunik garrantzitsuenak inteligentziako informazioaren jasotzea, espioitza eta terrorismoaren (bereziki Israelen aurka egiten denaren) aurka jokatzea dira.

Mundu guztian aritzen da, Israel barnean izan ezik (han, Shabaka arduratzen da).

Tel Aviveko egoitzan dauka zuzendaritza nagusia. 1.200 langile inguru dituela uste da, baina kopuru hori historian zehar handitu egin dela uste da, bereziki 1980ko hamarkadan zehar. Zerbitzu zibila denez, ez du ez antolaketa ezta funtzionamendu militarrik ere, nahiz eta bertako goi kargu gehienek Armadan lan egin duten noizbait.

Zortzi departamentutan antolatuta dago. Garrantzitsuena Bildumen departamentua da. Bertan informazioa bildu eta antolatu egiten dute, bereziki atzerriko espioiei (Katsa) esker lortutakoa, bai bide diplomatikoen bidez, baita bide estraofizialen bidez ere.

Mossaden ekintza famatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]