Natalia Sedova
| Natalia Sedova | |
|---|---|
![]() | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Romny (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Corbeil-Essonnes, 1962ko abenduaren 23a (80 urte) |
| Hobiratze lekua | Coyoacán Grave of Leon Trotsky and Natalia Sedova (en) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Leon Trotski |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | errusiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria eta iraultzailea |

Natalia Ivánovna Sedova (Romny, Ukraina, 1882ko apirilaren 5a - Corbeil-Essonnes, Frantzia, 1962ko urtarrilaren 23a), Natalia Sedova bezala ezagunagoa, errusiar iraultzaile bat izan zen eta marxismoarekin lotutako kultura-gaiei buruz idatzi zuen. Jarduera iraultzaileetan murgildu zen eta Lev Trotsky ezagutu zuen 1902ko udan. Horren bigarren emaztea izan zen.
Natalia Sedova noble pobretuen familia batetik etorria, bere aita Ivan Sedov izan zen, Antartidako esploratzaile ospetsua, eta ama, berriz, OIga Kolchevsky izan zen, jatorri poloniarrekoa. Iraultzaile aktiboa izan zen. Emakume miresgarria bezala deskribatzen da, eta historiako lehen langile-iraultzako protagonistetako bat izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]18 urterekin umezurtz geratu zen eta amonaren eta izeben ardurapean egon zen. Nataliaren zenbait senide zarismoaren aurka borrokatzen ziren narodnik mugimenduaren barne, eta, beraz, gazte-gaztetatik bilketak antolatzen zituen preso politikoei laguntzeko. Bestalde, Marguerite Bonnet lagun minaren arabera Sedovak bere kideei deitzen zien erlijio-ofizioetan derrigor egotearen aurka manifestatzeko; sinetsarazi baitzien ezkutuko panfleto iraultzaileak irakurtzea Biblia irakurtzea baino hobea zela.
Unibertsitate-ikasketak Moskun hasi zituen, emakumeentzako unibertsitatean eta han mugimendu iraultzailean sartu zen ikasle sozialdemokratekin bat eginez. Handik gutxira, Genevara joan zen botanika ikastera. Genevak ez zion Nataliari botanikako hastapenak bakarrik ekarri; izan ere, arazo sozialekin kezkatuta jarraitzen zuen eta Plejanovek, teoriko marxistak, antolatutako ikasle taldean parte hartu zuen. Natalia "Iskra" egunkariaren inguruan biltzen ziren emigratuekin elkartu zen, eta Lenin agerkari horren bultzatzailetariko bat zen. Horrela, Nataliak, 19 urterekin, taldetik bere lehen misioa jaso zuen: Errusiara legez kanpoko testu iraultzaileak garraiatzea.

Baina oso zaila zitzaion bizimodua ateratzea, eta, horregatik, Londresera eta gero Parisera joan zen, hor artista hasiberrien modelo biluzi gisa aritu izan zen dirua irabazteko. Garai horretan, 1902ko udazkenean ezagutu zuen Lev Trotsky. Geroago, 1905eko urtarrileko iraultzak Errusiara eraman zituen biak, han Trosky Herri-komisario gisa aritu zen. Nataliak paskin iraultzaileak idazten laguntzen zion bere senarrari. Bestalde, Nataliak Lunatcharsky arduratzen zen Instrukzio Publikoko Komisariotzan egiten zuen lan, museoen eta monumentu historikoen zerbitzua zuzentzen. Horrela, aurrerantzean, Sedova eta Trotskyren bizitza iraultzarenarekin nahastu zen. Kartzelaldiak eta deserriratzeak bizi izan zituzten biek ala biek; horrela, Trotsky bere emaztearen eskutik joan zen Europako erbesteetara, baita Estatu Batuetara ere, bere ekipajea eta liburu gutxi batzuk besterik ez zituela.
Sedovaren bizitza tragediak markatu zuen, baita bere senarrarena ere, Errusiako erbestean lagundu baitzion. Bere semea, Lev Sedov, mugimendu boltxebike-leninistaren kide aktiboa eta buruzagia izan zen, gurasoak bezala. Beste semea, Sergei Sedov, politikoki aktiboa ez zena, Errusian geratu zen.
1940an senarra hil ondoren, Natalia Sedovak Mexikon jarraitu zuen, erbestean zeuden iraultzaile askorekin batera. Azken urte horietan bere lanik ezagunena Trotskiren biografia bat izan zen, Victor Serge lankide iraultzaile errusiarrarekin batera idatzitakoa.
Mexikon Grandizo Munis espainiar iraultzailearengandik hurbil egon zen; hain zuzen ere, 1930eko hamarkadako gertakari iraultzaileetan Espainiako Sekzio Boltxebike Leninista zuzendu zuena. Trotsky erail ondorengo IV. Internazionalaren eztabaiden baitan, SESB ez defendatzearen alde agertu zen Munis, potentzia inperialista bat gehiago eta estatu kapitalista kontsideratzen baitzuen. Sedova ere iritzi berekoa zen eta 1951n banandu zen IV. Internazionalarengandik.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Marguerite Bonet» www.marxists.org (kontsulta data: 2025-05-07).
- ↑ Trotsky, Natalia Sedova. (9 May 1951). «Resignation from the Fourth International» The Militant 15 (23): 3..
