Edukira joan

Panopolis

Panopolis
Image
Kokapena
Estatu burujabeImage Egipto
Egiptoko gobernadore-herriaImage Sohag Governorate
Markas of EgyptAkhmim
Koordenatuak26°33′51″N 31°44′46″E / 26.5642°N 31.7461°E / 26.5642; 31.7461
Mapa
Altitudea85 m eta 85 m, itsas mailaren gainetik

Panopolis, Goi Egiptoko IX. nomoko hiriburuaren greziartutako izena da. Bere grezierazko izena, greziar jainkoa den Pan, hirian gurtzen zen Min jainkoarekin lotu izanagatik dator.

Izen egiptoarra: Ipu edo Jent-Min. Izen greziarra: Panopolis. Izen koptoa: Shmin edo Jmin. Izen arabiarra: Ajmin (Akhmin).

Ipu hiria, Goi Egiptoko nabarmenetako bat izan zen, grekoerromatar garaiko Min eta Repyt jainkoei eskeinitako tenplu garrantzitsu batekin, Herodotok, bere Historian aipatzen duena. Tenpluetaz ia ez da ezer geratzen, hurrengo mendeetan beste eraikin batzuk eraikitzeko erabili baitziren.

Greziar garaian, joko gimnikoak ospatzeagatik eta Pertseoren omenezko bere tenpluagatik nabarmendu zen.

IV. eta V. mendeetan, gune kopto garrantzitsu bat izan zen, gotzainen egoitza, non monasterio eta komentu ugari zegoen. Oraindik hondakin garrantzitsuak geratzen dira. XX. mendearen hasieran, 24.000 biztanle ugari zituen, eta, biztanleria honen heren bat, oraindik koptoa zen

Hondar arkeologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako garaietako tenpluak, bota eta monasterioak, komentuak eta beste eraikin batzuk eraikitzeko erabili ziren, batez ere Erdi Aroan.

Aire libreko museoan, honako hauek daude:

  • Ramses II.aren alaba zen Meritamonen estatua bat
  • Ramses II.aren estatua kolosal baten txatalak
  • Tell el-Amarnatik heldutako idatzitako zenbait bloke handi.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]