Edukira joan

Sarin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sarin
Image
Formula kimikoaC4H10FO2P
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
Konposizioafosforo, fluor eta karbono
Motaorganophosphorus ester (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
1,0943 g/cm³
Fusio-puntua−56 ℃
Irakite-puntua151,5 ℃
Masa molekularra140,04 Da
Erabilera
Rolachemical warfare agent (en) Itzuli, acetylcholinesterase inhibitor (en) Itzuli eta neurotoxina
Arriskuak
NFPA 704
Image
1
4
0
Batezbesteko dosi hilgarria
Eragin dezakesarin exposure (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyDYAHQFWOVKZOOW-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia107-44-8
ChemSpider7583
PubChem7871
Gmelin75873
ChEMBLCHEMBL509554
NBE zenbakia2810
ZVG490140
ECHA100.289.331
MeSHD012524
Human Metabolome DatabaseHMDB0257497
UNIIB4XG72QGFM
KEGGC11764

Sarina edo GB konposatu organikoa da, C4H10FO2P formula duena organofosforoen klasekoa. Likido lurrukor gardena da. Nerbio-agentea da, ondorioz hilgarria[1].

Sarina G serieko nerbio-agente deiturikoen artean sailkatzen da GA (tabuna), GD (somana), eta GFrekin (ziklosarina) batera.

Sarin izena bere aurkitzaileen izenen akronimotik dator, Gerhard Schrader, Otto Ambros, Ernst Rüdiger von Brüning eta Hermann Van der Linde zientzialariak. 1938an aurkitu zuten Alemanian[2],

Sarinak fosforo-atomoan estereozentro bat du, beraz, bi enantiomero ditu: batek (R) konfigurazioa du, besteak (S) konfigurazioa. Normalean nahaste errazemiko moduan dager.

Sarina sintetizatzeko hainbat metodo daude. Beheko eskemak horietako bat deskribatzen du[3].

Sarin-di-di-process-by-AHRLS-2011

Sarina arma kimiko gisa erabiltzen da, eta nerbio-agente gisa sailkatuta dago. Ugaztunen nerbio-sistemaren funtzionamendu normala oztopatuz jarduten du, kolinesterasa entzima inhibituz. Sarina gorputzean inhalazioz, irentsiz eta larruazalean eta begietan zehar xurgatuta sartzen da[4].

Nazio Batuen Erakundeak suntsipen handiko arma gisa sailkatzen du, NBEren 687 Ebazpenaren arabera. Bere ekoizpena zorrozki kontrolatua dago, eta biltegirqtzea 1993ko Arma Kimikoen Hitzarmenak legez kanpo uzten du[5].

Sarina hartzearen sintomak aldatu egin daitezke pertsona batetik bestera, baina hauek dira gehien ikusten direnak:

Biktima, konbultsioak hartuta, koman jauasten da, eta itota hiltzen da dosi hilgarri bat xurgatu eta handik ordu-laurdenera.

Tratamendu-neurriak deskribatu dira. Tratamendua normalean atropina eta pralidoxima antidotoekin izaten da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) PubChem. «Sarin» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-10-22).
  2. (Ingelesez) Evans, Richard J.. (2008). The Third Reich at War, 1939–1945. Penguin, 669 or. ISBN 978-1-59420-206-3..
  3. CHEMICAL WEAPONS TECHNOLOGY. .
  4. G-Series Nerve Agent GB ( Code - C161526 ). .
  5. «Siriako Gobernua dago apirileko eraso kimikoen atzean, NBEko adituen arabera» Berria 2017-10-28 (kontsulta data: 2025-10-22).