Edukira joan

Solairu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Solairu
building division (en) Itzuli
Image
Honen parteeraikin

Solairua eraikin bateko maila da. Bata bestearen gainean jarriz eraikin bat osatzen duten garaiera-zatietako bakoitza, bi forjaturen artekoa.[1]

Solairuaren definizoan eraikinez gain, ibilgailuak ere sar daitezke, hala nola bi solairuko autobusen kasuan.

Solairuartea ere bada euskaraz, mezzanine ere deitua arkitekturan. Eta Lapurdi eta Nafarroa Behereko elizetako solairu edo galeriak ere badira, arkitektonikoki gehiago liratekeenak solairuarte.[2]

Kalearen maila duen solairuari beheko solairua deritzo euskaraz [3] eta maila horretatik beherakoak sotoak lirateke. Lehen solairua, kaletik maila bat gorago dago Euskal Herrian. Hala ere, munduko zenbait herrialdetan, hala nola AEBetan, beheko solairua lehen solairuaren sinonimoa da, eta horrek solairuen numerazio desberdinak eragiten ditu.[4]

Image
AEBetan 5.a solairua izango litzateke, edo beste konbentzio batzuetan, hala niola Euskal Herrian, 4.a litzateke.

Solairu hitzak eta bere zenbaketak, normalean, eraikinaren goi-aldea edo terraza salbuesten dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm. «Solairu» www.ivap.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-08-14).
  2. «OEH - Bilaketa - Solairu» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-14).
  3. «Solairu» Labayru Hiztegia (kontsulta data: 2025-08-14).
  4. (Ingelesez) «Floor numbering» Elevator Wiki (kontsulta data: 2025-08-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]