Edukira joan

Willemstad

Willemstad
hiria
Image
Administrazioa
Estatu burujabeImage Herbehereetako Erresuma
HerrialdeaImage Curaçao
Geografia
Koordenatuak12°06′29″N 68°56′06″W / 12.108°N 68.935°W / 12.108; -68.935
Mapa
Azalera144 km²
Altitudea37 m
Demografia
Biztanleria136.660 (2011)
Dentsitatea949 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1634
Telefono aurrizkia9
Ordu eremuaUTC−04:00
Hiri senidetuakAmsterdam eta Paramaribo
Hizkuntza ofizialanederlandera, papiamento eta ingeles

Willemstad (nederlanderaz ˈʋɪləmstɑt eta papiamentoz wiləmˈstad ahoskatua) Curaçaoko hiriburua da,Karibe itsasoaren ertzean. Holandarren Antillak zeritzon lurraldeko hiriburua izan zen. Gaur egun, Curaçaoko hiriburua izateaz gain, bertako hiririk handiena da, baita biztanle gehien dituena ere. Portu nagusia ere Willemstad hirikoa da.

Besteak beste, Willemstad hiria ospetsua da Karibe itsasoko lurretan dagoen nederlandar estiloko arkitektura koloniala daukan leku bakarretakoa delako. Hain zuzen ere, UNESCOk 1997. urtean Gizateriaren ondare izendatu zituen Willemstadeko alde zaharra, erdigunea eta portua. 1651. urtean Mikvé Israel-Emanuel kongregazioak eraiki zuenetik etengabe zabalik egon den sinagoga dago ondaretzat hartuta, besteak beste.

Hainbat museo daude Willemstaden, hala nola Kurá Hulanda Museo Antropologikoa: esklaboen salerosketaren inguruko erakusketa, Antilletako artea, Kolon aurreko bitxiak, eta Mesopotamia eta Afrikako erlikiak batzen dituen bilduma ikus daiteke bertan, besteren artean.

Hiriko erdigune historikoan bi auzo edo barruti daude: Santa Ana badiak bereizten dituen Punda eta Otrabanda. Punda holandarrek sortu zuten, 1634. urtean ordura arte Espainiakoa zen uhartea eskuratu zutenean. Otrobanda 1707. urtean sortu zuten; gaur egun Willemstadeko kultura-gunea da. Auzo bien artean dago Emma Erregina zubia.

Hato nazioarteko aireportua dago Willemstaden.

Venezuelako petrolio-hobien inguruan egotera, Willemstad gune egokia zen garraio-portua eta findegia eraiki eta garatzeko, besteak beste ur sakoneko portua delako eta egoera politikoak ere horretarako laguntzen zuelako. Hain zuzen ere, Karibeko petrolio-garraioa egiten den porturik garrantzitsuenetarikoa da.

Bestalde, turismoak indar erakargarri handia dauka.

2006. urtean 98.339 biztanle zeuden Willemstaden. Hizkuntza nagusiak papiamentoa, nederlandera, gaztelania eta ingelesa dira.

  Image   Datu klimatikoak (Willemstad)   Image  
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 26.4 26.2 26.3 26.7 27.3 27.5 27.5 28.1 28.6 28.4 27.9 27.2 27.3
Batez besteko tenperatura (ºC) 25.9 25.8 25.9 26.4 27.0 27.1 27.1 27.7 28.1 27.8 27.2 26.6 26.9
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 25.4 25.3 25.5 26.0 26.5 26.6 26.5 27.1 27.4 26.9 26.3 25.9 26.3
Pilatutako prezipitazioa (mm) 63.3 36.0 32.4 39.7 45.4 52.5 50.2 52.2 66.2 127.4 170.6 91.5 827.4
Eguzki orduak 277.3 272.2 299.1 280.4 293.7 294.5 304.4 299.7 279.4 261.6 247.6 269.7 3379.6
Hezetasuna (%) 81.6 81.0 81.5 83.8 84.8 84.9 84.8 83.8 83.2 83.2 83.1 82.1 83.2
Iturria: Weather.Directory[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]