Edukira joan

Andetxa

Andetxa
Image Euskal Herria
Image
  Image
Mapa
Kokapena
HerrialdeaImage Araba
UdalerriaGasteiz
Geografia
Koordenatuak42°53′17″N 2°43′33″W / 42.8881°N 2.7258°W / 42.8881; -2.7258

Andetxa (Antezana de Foronda gaztelaniaz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietariko bat da. 509 metroko altitudean dago. Gasteiz hirigunetik 12 kilometrora dago ipar-mendebaldeko norabidean. Forondako aireportuaren ondoan kokatuta egoteagatik ondo komunikaturik dago autobidez, bai Altubeko gainera doan autobidea zein aireportura doana.

Herriaren izena lehenengo aldiz 1025. urteko datazioa duen Donemiliagako goldean topatu da, itxura honekin: Andigana.[1][2]

1960ko hamarkadatik biztanleak galdu ditu eta 110 biztanletik 70era jaitsi da biztanleria. Foronda udalerriko herriburua izan zen, 1975ean Gasteizek Foronda anexionatu zuen arte.

Andetxako biztanleria
Image
Image
Elizaren kanpandorrea eta bolatokia.

Andetxak irailaren 29an ospatzen ditu jaiak.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Andetxa - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
  2. (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]