Edukira joan

Kinta

Kinta
Image Euskal Herria
Image
  
Mapa
Kokapena
HerrialdeaImage Araba
UdalerriaBernedo
Geografia
Koordenatuak42°39′31″N 2°28′38″W / 42.65861°N 2.47722°W / 42.65861; -2.47722
Garaiera739 m
Demografia
Biztanleria24 (2022)

Kinta[1] (izen ofiziala: Quintana) Arabako Bernedo udalerriaren hegoaldean dagoen herria da.

Izkiko natura parkea iparraldean, Angostina eta Bernedoko herrigunea hegoaldean, Durruma Kanpezu ekialdean eta Urturi mendebaldean mugakide ditu.

1965ean Bernedora pasarazi arte, Kinta udalerri independentea izan zen, Urturi herria ere barnean zuena.

Kintako biztanleria
Image

Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:

Image Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
19bSantikurutzeBernedoAngostinaKintaDurruma KanpezuBujandaSantikurutze
21Bernedo
Armentia T.
Trebiñu
PipaonLagranVillaverdeVillafriaDurruma KanpezuKintaUrturiAngostinaNavarreteObekuriBaxauriAlbaitaBernedo
Armentia T.
Trebiñu
Image
Kintako eliza eta hainbat etxe.

Harlanduzko etxeen artean XVII. mendeko "latin eta katedraren etxea" dugu, ikasle apaizgaientzat egokitutakoa. Herriguneko goialdean mende bat lehenagokoa den Natibitatearen parrokia-eliza dago.

Kanpoaldean, XVI. mendeko harriz eta zurez egindako Benta nabarmentzekoa da, barrualdetik itsasaldera joateko bidean kokatutakoa eta hainbat merkatarirentzat geralekua izan zena. Haren alboan Sortzez Garbiaren baseliza dago, mende bat geroago egindakoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]