Lauri Ingman
Itxura
Lars "Lauri" Johannes Ingman (Teuva, 1868ko ekainaren 30a – Turku, 1934ko urriaren 25a) finlandiar teologo, gotzain eta politikaria. Finlandiako lehen ministroa izan zen 1918tik 1919ra eta 1924tik 1925era.
1906an Vartija aldizkari kristauaren editore izendatu zuten. 1916tik 1930era teologia praktikoko irakaslea izan zen Helsinkiko Unibertsitatean.
Koalizio Nazionaleko Alderdi kontserbadoreko kide izan zen. Parlamentuko presidente eta ministro izan zen hainbat gobernutan. Bi aldiz izan zen Finlandiako lehen ministro, 1918tik 1919ra eta 1924tik 1925era.
1930ean Turkuko artzapezpiku hautatu zuten, Finlandiako eliza luterotarreko buru.
