Zuaker
| Zuaker | |
|---|---|
| bent component (en) | |
Zuakerra[1] gilatik bi alboetaraino luzatzen diren saihets-itxurako zeharkako piezetako bakoitza da. U edo V forma izaten du, eta itsasontziaren egituraren oinarria osatzen du, zurruntasuna eta erresistentzia emanez.[2]
Zurezko bi arkuk osatzen dituzte zuakerrak, paraleloak eta larakoek lotuak; pieza luzeek eta kurbek osatzen dituzte (zuhaitzaren enborrak zehazten du tamaina), muturren bidez eta larakoek topeka lotuta. Arku bakoitza gilaren erditik hasten da (bertan ahokatzen dira). Arkuetako bat barengan hasten da, eta bestea bi genolekin hasten da; gero, arku bakoitzeko piezen loturak beste arkuarekiko desfasean daude.
Itsasontziaren eskeletoa osatzen dute, eta, horien gainean, kanpoko forrua osatzen duten xaflak edo taulak errematxatzen edo soldatzen dituzte.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Arraunketa Hiztegia] [2018]
- ↑ Euskalterm: [Nautika Hiztegia] [2021]