Edukira joan

Barkoxe

Barkoxe
Image Zuberoa, Euskal Herria
Image
Barkoxe herriko maskarada; atzealdean, Herriko Etxea ageri da

Armarria

Kokapena
HerrialdeaImage Euskal Herria
LurraldeaImage Zuberoa
Administrazioa
EstatuaImage Frantzia
EskualdeaImage Akitania Berria
DepartamenduaImage Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofizialaFitxategi:Ez  Barcus
AuzapezaJean-Marc Baranthol
(2008-2014)
Posta kodea64130
INSEE kodea64093
Herritarrabarkoxtar
Ezizenaxorro gorriak eta jinko faltsiak
Kokapena
Koordenatuak43°11′19″N 0°46′20″W / 43.1886°N 0.7722°W / 43.1886; -0.7722
Mapa
Azalera46.93
Garaiera176 m – 793
Distantzia14 km (Maule-Lextarretik)
Demografia
Biztanleria636 (2018: Image 9)
Dentsitatea13,94 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 13,68
Ugalkortasuna[1] 31,78
Ekonomia
Jarduera[1]% 77,15 (2011)
Desberdintasuna[1]% 4,29 (2011)
Langabezia[1]% 3,84 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 77,39 (2010)
Erabilera% 51,79 (2011)

Barkoxe ([barkoʃe] edo [baʀkoʃe] Zubereraz; Barkos [barkos̺] Nafarreraz) Zuberoako udalerri nagusietakoa da, Basabürüan kokatua.

Herriaren izena, Frantsesez eta okzitanieraz, Barcus da,[2] eta forma hauek izan ditu historian: Barcuys (1384, Nabarrengoseko notarioek[3]), Barcuix (1462, Oloroeko notarioek[4]), Sent-Saubador de Barcuix (1470 inguruan, Ohixen kontratuak[5]), Barcoys (1520, Zuberoako ohitura[6]), Barcux (1580, Lüküzeko paperak[7]) eta Barcinx (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins izeneko eskutitza). Uhart auzoaren toponimoa 1520ean Zuberoako ohituran[6] agertzen den baserriaren izena da.[2]

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haranbeltzeko basoaren zati bat udalerriko lurretan dago.

Barkoxe zeharkatzen dute Joos ibaiak eta haren ibaiadarrek. Hona hemen ibaiadarrak:

  • Bouhateko erreka
  • Etxantxu
  • Handia
  • Ibarra erreka (7 km.) eta haren ibaiadarrak:
    • Ibarra erreka (4,4 km.) eta haren ibaiadarrak:
      • Askontxilo erreka
      • Athaketa
    • Letxegita eta bere ibaiadarra:
      • Ilharra
  • Oihanart
  • Sulu
  • Sustaris

Badira Auzeten ibaiadar batzuk ere, udalerria zeharkatzen dutenak:

  • Askania
  • Ibarle erreka eta haren ibaiadarra:
    • Anbelseko erreka

Bestetik, Bitole errekak ere udalerria zeharkatzen du.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta auzoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
Barkoxeko eliza eta pilotalekua.
  • Ahargo Pea
  • Agaras
  • Barkoxe
  • Barnea
  • Gaztelondo
  • Kaperra
  • Larraja
  • Maisonave
  • Uharte auzoa
Image
Barkoxeko udaletxeanː "Pierre Topet Etchaoun / 1786-1862 / Barkochtar khantore Hountzaliari / Eskualzaleen Biltzarrak / 1946"

Bere mugape zabalean (46,93 km²) protohistoria motako hainbat barruti gotortu erroldatu dira, batzuk ondoko udalerrira ere hedaturik: Madalena edo Argañe mendia (Atharratze-Sorholüze eta Iruri), Haitzhandialtea, Lexegieta (Iruri), Ollohoki eta Zerra mendia.[8]

Barkoxeko altxorra edo "altxortxoa", XIX. mendean, Larraja auzoko Espelia baserrian aurkitutako txanponen multzoa da. Ebro arroko erromatartze hasierako txanponen multzo garrantzitsuenetakoa da. Altxorrak 1.700 eta 1.800 pieza bitarte zituen.

XIX. mendean, Larraja auzoko Espelia baserrian, burdin aro amaiera edo erromatartze hasierako 1724 txanpon aurkitu zituzten, Barkoxeko altxorra, hain zuen. Ebro arroko txanponen multzo handiena da, eta gertuko protohistoriako gazteluzaharrekin.

Barkoxen Zuberoako bizkonderriaren menekoa zen abadetxe laikoa zegoen. Han, errege-epaitegia edo bailego zegoen,[2] eta haren epaiak Lextarreko gortera apelatu zitezkeen. 1790. urtean Maule-Lextarreko barrutiaren menekoa zen kantonamendu bateko buru izan zen Barkoxe. Kantonamendu horretan, Barkoxez gain Arrokiaga eta Ospitalepea herriak zeuden. 1879. urtean, Ezpele etxaldeko lurretan altxor bat aurkitu zen, 1.700 edo 1.800 zeltiberiar txanponez osatua, K.a. 400-100. urteen ingurukoa.

Barkoxen bazen Arbailetako mezulari-zerbitzua edo messagerie,[2] Basabürüa eta Pettarra arteko Zuberoako eskualdea (Zalgize-Doneztebe, Altzürükü eta Barkoxe berak osatuta).

Barkoxeko ekonomia laborantzan dago oinarrituta (polilaborantza eta artzaintza).

Barkoxek biztanleen galera etengabea eta garrantzitsua izan zuen XIX. mendearen erdialdetik aurrera. 1841ean 2.372 biztanlera izatera iritsi zen, baina ordutik populazioa galduz joan zen eta 1960ko hamarkadan 1.000 biztanleen mailatik behera geratu zen. XXI. mendearen hasieran 700 biztanle inguru zituen.

Barkoxeko biztanleria
Image
Datuen iturburua: INSEE
Image
Barkoxeko kapera.
AgintaldiaAuzapezakAlderdia
1935-1954Ambroise Bethular
1954-1989Jean Baptiste Jauregiberri
1989-1995François Uturri
1995-2001Jean Barneix
2001-2014Jean-Marc Baranthol

Udalerriak haur-eskola bat du Barkoxe auzoan.

Image
Maskarada Barkoxen, 2025ean.

2009an Barkoxek maskarada[9] antolatu zuen. Eta baita 2021eko udan ere.

Barkoxeko Battitta Sagardoi[10] (Ahotsak[11][12] proiekturako).

Historikoki Barkoxen pastoral garrantzitsuak egin dira, azkena Ürrats kolektiboak, 2025ean.[13]

Barkoxen[14] Basabürüako euskara[15] mintzatzen da, zuberera.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barkoxtar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. 1 2 3 4 Paul Raymond: Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque.
  3. Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  4. Oloroeko notarioak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
  5. XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
  6. 1 2 "Coutume de Soule de 1520", 1760an Pauen argitaratua.
  7. Lüküzeko paperak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
  8. (Frantsesez)Dominique Ebrard (Koor.).- 50 ans d'archéologie en Soule: Hommage à Pierre Boucher (1909-1997).-Arg. Association Ikerzaleak, Maule, s.d.
  9. «Abian dira Xiberoko maskaradak», Euskal Kulturaren Ataria, 2009-02-01.
  10. «Sagardoi, Battitta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-23).
  11. «Kukuaren joan-etorriak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-23).
  12. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-23).
  13. Teyseyre, Oihana. «Barkoxeko pastorala, desafio kolektiboa» Berria (kontsulta data: 2025-07-18).
  14. «Barkoxe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-23).
  15. «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2018-10-23).
  16. Mérimée datu-basea
  17. Philippe Veyrin, Les Basques, 76. orr. - Arthaud, 1975. ISBN 2-7003-0038-6

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]