Edukira joan

Gauna

Gauna
Image Euskal Herria
Image
  
Mapa
Kokapena
HerrialdeaImage Araba
UdalerriaIruraiz-Gauna
Geografia
Koordenatuak42°49′29″N 2°29′46″W / 42.82472°N 2.49611°W / 42.82472; -2.49611
Demografia
Biztanleria75 (2022)

Gauna, edo Gaona (zaharkitua)[1] Arabako lautadako herri bat da, Iruraitz-Gauna udalerrikoa. 1966an Iruraizekin bat egin arte, berezko udalerria osatzen zuen, Erentxun ere barnean hartzen zuena.

1025. urteko Donemiliagako goldean Iruraiz aldeko toponimoen artean Garonna toponimoa aipatzen da.[2]

Geroago Garaona (1138) / Garona (1257) / Gaonna / Gaunna / Gauna aldaerak askotan[3][4] dokumentatuko dira.[oh 1]

Batzuek Garona edo Garaona izeneko herri hustu batez idatzi egin dute, toponimoa gaurko Gaunarekin lotu gabe.[5]

XV. mendean Gauna familiaren dorretxea egon zen baina Diego Martínez de Álava komuneroak eraitsi zuen.

Gaunako biztanleria
Image

Araba Bus sareko Image lineak zerbitzua ematen dio herri honi:

Image Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
5Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Alas/Boulebard)Gasteiz (Madril/Arantzabela)ArkautiArkauti (Nekazaritza i.)Arkauti (akademia)OreitiaBurguDulantziGaunaAdanaUribarri JauregiGereñuAlaitzaLangarikaGazeoAgurainErdoñaZalduondoAraia (Iduia)Araia

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

Image Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
8aAgurain
Azilu
Erdoña
Dulantzi
AlaitzaLangarikaGazeoEzkerekotxaTxintxetruGereñuUribarri JauregiAdanaGaunaAgurain
Azilu
Erdoña
Dulantzi

Hizkuntza nagusia gaztelania da. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara.[6]

  • San Esteban parrokia eliza gotikoa[7]
  • San Bitor ermita[8]: Itxogana mendiaren oinean dago eta XVII mendean berriztu zuten.
  • Herriko jaiak uztailean izaten dira eta "El Chofi" pertsonaia ateratzen da.
  • San Bitor ermitan ekainaren 12an erromeria egiten da. Arabako kirolarien patroia da.
  1. Gaonna, antroponimo bezala, Becerro Galicanoan dokumentatuta dago, bertan Fortun Gaonna delako bat aipatzen da. (Ikus: 1090. urte inguruan datatutako "Relación de tierras y viñas de San Justo (Viñaspre)". fol. 81v, 82)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Gauna - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-12-07).
  2. «Gauna - Lugares - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-04-26).
  3. «Gauna - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-09-30).
  4. «Gauna - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-04-26).
  5. (Gaztelaniaz) «GARONA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-07-01).
  6. Lur entziklopedietatik hartua.
  7. Lur entziklopedietatik hartua.
  8. Lur entziklopedietatik hartua.
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Image
Gaunako enparantza.
Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.