Edukira joan

Kauai

Kauai
Image
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Waialeale (en) Itzuli
Garaiera5.243 ft
Motauhartea eta uharte bolkanikoa
Luzera60 km
Zabalera45 km
Azalera1.435 km²
Geografia
Image Mapa
Koordenatuak22°04′12″N 159°29′51″W / 22.07°N 159.4975°W / 22.07; -159.4975
UTC orduaUTC−10:00
Honen parte daHawaii uharteak
Estatu burujabeImage Ameriketako Estatu Batuak
EstatuaImage Hawaii
County of HawaiiKauai konderria
Ur-gorputzaOzeano Barea
Leku geografikoaHawaii

Kauaʻi edota Kauai AEBetako Hawaii uhartediko uharte bat da, Hawaii estatuan. Geologikoki uhartediko uharterik zaharrena da. Administratiboki Kauai konderria osatzen du. Uharteko udalerri nagusia Kapaa da.

1.430,43 km²-ko azalera du eta 2010eko erroldaren arabera 67.091 biztanle zituen. Kauai itsasarteak 169 kilometro hego-ekialdera duen Oahu uhartetik banatzen du.

"Lorategi Uhartea" ezizena jasotzen du, eta Kauai izena Hawaiiloa heroiaren kondairarekin lotua dago. Uharte honetan Waimea Arroilaren Estatu Parkea dago.

1963an John Fordek zuzendu eta John Wayne eta Lee Marvin aktoreek antzeztutako Donovan's Reef filma uharte honetan filmatu zen.

Image
Nā Pali kostaldea.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]