Edukira joan

Mengala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mengala
emakumezkoen burukoa
Image
Jatorrizko herrialdeaEuskal Herria

Mengala, tontorra, edo beste izen batzuk, Erdi Aroko eta Aro Modernoko euskal emakume ezkonduek edo alargunek erabiltzen zuten buruko oihal harrotua da, barrutik zumez indartua.[1]

Hitzaren jatorria eta beste izendapen batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zorongo[2] ere deitu izan zaio, bai eta tontor,[3] kurbitzeta, juitzia/juzitzia, moko eta sapa ere.[4] Javier Elorza Maiztegik, bere Eibar: orígenes y evolución (siglos XIV al XVI) liburuan, mengala izena jaso zuen Eibarrerako:[5]

« Toda esta indumentaria se remataba en el caso de la mujer casada o viuda, con la típica toca que se enrollaba a partir de una base de mimbre que se ponía en la cabeza, prenda conocida en el dialecto de la comarca del Deba como mengala, y que simbolizaba la unión o el compromiso que la portadora de la citada toca había adquirido con un varón »

Hainbat artikulu akademikotan, gaztelaniaz, tocado cuerniforme edo tocado corniforme esaten diote,[6] hau da, buruko adarduna. Eta euskaraz, buruko/ibiki.[7][8][9] Errenteriako Jantziaren Zentroan pieza honi eskaini zioten erakusketan, adar formako burukoa esan zioten.[10] Eta, San Telmo Museoaren erakusketa iraunkorrean,[11] adar bakarreko burukoa[12] eta adar-burukoa.[13]

Image
Sorgina. Errazking 2020.

Erdi Aroan, buruko mota horrek emakumeak gizon batekin hartutako konpromisoaren sinboloa zen.[1] Gainera, egoera zibilaz gain, buruko oihal hauek jatorria eta ahalmen ekonomikoa ere irudikatzen zuten. Baina elizako agintariek, sinbolo falikotzat harturik, XVII. mendearen hasieran debekatu zituzten.[14]

Jantzien historian, adituen arabera, kurbitzetek jatorria ere adieraz zezaketen, eskualde bakoitzean erabiltzen ziren ezaugarriengatik. Hala nola, Gordexolakoak zapalak ziren; Artziniegakoak, uhindunak; Trespondekoak, puntadunak; eta Donostiakoak, mendi itxura zuten.

Iturri berdinen arabera, adar kopuruak egoera zibilari buruzko zehaztasunak ere eman zezakeen: alarguna, berriz ezkondua... Oihalaren kolorea normalean zuria bazen ere, beltza ere izan zitekeen alarguna izan ezkero.[15]

Javier Hermoso de Mendozaren «Indumentaria de Navarra. De la antigüedad al traje de "pamplonica"» artikuluan, hau irakur daiteke:[3]

« El año 1600 fue herido de muerte por una orden del visitador del obispado de Pamplona que se conserva en la parroquia de Lesaca. Dice así: «se manda a las mujeres que traen tocados con aquellas figuras altas a modo de lo que todo el mundo entiende, hábito indecente de mujeres honradas, como ellas lo son, y de que entren en la iglesia con él por ser figura indecente y escandalosa, se manda a las dichas mujeres con pena de excomunión...

Como parece que la orden no tuvo el efecto deseado, treinta y cuatro años después el visitador emitió otra, dirigida a la Ulzama: «mandamos a las mujeres que traen el tocado que llaman tontorra (pináculo) se lo quiten y pongan el que se usa de nuevo por la mucha fealdad que causa».

»

Azken finean, esan daiteke, mengala buruko oihal arruntaren aldaera dela, non buruaren gainean zumezko edo alanbrezko egitura bat ezartzen den, oihala haren inguruan kiribilduz eta forma bereziak emanez, eskuarki adar formakoak.

Erdi Aroan bertan, burukoen aberastasuna handituz joan zen, tamainan eta materialetan: ehun exotikoak (zeta edo kotoia), apaingarri garestiak... Emakume aberatsak norgehiagoka aritzen ziren, nork juzitzia dotoreagoa jantziko. Gainera bat baino gehiago edukitzen ziren (jende arruntak arropa kopuru justua izaten zuenean: bat asterako, bestea iganderako). Moda hori familia batzuen egoera ekonomikoari kalte egiteraino ailegatu omen zen, eta leku batzuetan tontorretan egiten ziren gehiegikeriei mugak jarri zizkieten.[3] Adibidez, Debako 1434ko Udal Ordenantzetan hau irakur daiteke:[16]

« que ninguna muger non pongan y trayan en su tocado en la cabeza en ningún tiempo nin manera alguna, más de treinta y una vara de lienzo delgado y más de seis varas de lienzo gordo, nin puedan poner en las dichas sus tocas oro nin seda alguna. »

Kontuan hartu behar da kana bakoitzak (vara) 83,7 zm. neurtzen zituela; beraz, erraz uler daiteke nola burko batzuek 70 cm. baino gehiagoko altuera har zezaketen.[1]

Image
Bikote bat Olentzero eta Mari Domingirena antzezten; emakumeak buruan tontorra edo mengala darama (Tolosa, 2012)

Erdi Aroko euskal emakumeen ikurtzat hartzen badira ere, zorongoa ez da bakarrik Euskal Herrian erabili izan eta bete leku batzuetan ere haren testigantzak aurkitu dira, hala nola, Bearno, Errioxa, Burgos, Asturias, Kantabria eta Leon.[17][18] Dena den, badirudi Euskal Herrian luzeago erabili izan dela eta oso zabalduta zegoela.

Herri kulturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX-XXI. mendean, "Mari Domingi" pertsonaia irudikatzeko burko mota horrekin janzten da, eta dagoeneko, bere bereizgarri bihurtu da. Irudi askotan ere, Euskal Herriko XVI-XVII. mendeko sorginak irudikatzeko erabili izan da.[19] 20. mendearen amaieratik, Olentzeroren pertsonaiarekin lotu denetik Mari Domingi, Gabonetan are gehiago ikusten da buruko hau.[20]

Cristobal Balentziaga euskal jostunak halako burukoen sorta bat egin zuen 1952an, eta ale haietarik batzuk San Telmo Museoan daude, Donostian.[21]

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal lurraldeetako eta inguruko Erdi Aroko eta Aro Modernoko buruko pikudunak, Christoph Weiditzen Trachtenbuch Jantzien liburuan agertzen direnak (Nurenbergeko Germaniar museo nazionalean -Germanisches Nationalmuseum, GNM- gordetzen da):

Balentziagaren tailerreko burukoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Telmo Museoak hainbat mengala edo buruko gordetzen ditu. Museoan Cristobal Balentziagak jositako gisa agertzen dira, baina berez bere tailerrean egindakoak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Gaztelaniaz) Elorza Maiztegi, Javier. (2000). Eibar : orígenes y evolución : siglos XIV al XVI. Eibarko Udala ISBN 8489696225. PMC 48158282. (kontsulta data: 2019-12-29).
  2. (Gaztelaniaz) «Exposición de tocados medievales en Jantziaren Zentroa» Diario Vasco (kontsulta data: 2020-02-19).
  3. 1 2 3 (Gaztelaniaz) Hermoso de Mendoza, Javier. (2011). «Indumentaria navarra. De la antigüedad al traje de pamplonica» Estella.info (kontsulta data: 2020-11-07).
  4. Serrón. (2017-02-17). «El Robledal de Todos: Dos apuntes sobre indumentaria antigua castreña» El Robledal de Todos (kontsulta data: 2020-11-07).
  5. Elorza, op. cit., 6. kapitulua, 287. or
  6. «Tocados corniformes - Euskonews» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2025-03-10).
  7. (Frantsesez) Jacob, A.. (2019-07-18). «Burukoa : Sobre el tocado corniforme de las mujeres vasca» EUSKAL BIDEAK (kontsulta data: 2025-03-10).
  8. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-01-11). «Erdi Arotik gaur arteko bidaia kuriosoa: emakumeen burukoak gidari» naiz: (kontsulta data: 2025-03-10).
  9. Consuelo. (2021-03-18). «Indumentaria y costumbres en la España: El tocado "cuneiforme"» Indumentaria y costumbres en la España medieval hasrta el siglo XVIII (kontsulta data: 2025-03-10).
  10. «Adar formako XVI. mendeko burukoen erakusketa» euskadi.eus. Albisteak eta ekitaldiak 2018-02-12 (kontsulta data: 2025-03-10).
  11. «Julio Caro Baroja gogoan (1914-2014) - San Telmo Museoa» www.santelmomuseoa.eus (kontsulta data: 2025-03-10).
  12. «XVI. Burukoak eta jantziak» Herri bizia. Errenteriako udal komunikabidea..[Betiko hautsitako esteka]
  13. «Janzkera Euskal Herrian» Auñamendi Eusko Entziklopedia (kontsulta data: 2025-03-10).
  14. San Telmo Museoko erakusketa, 2019 (via Iñaki Alonso)
  15. (Gaztelaniaz) «Así era el 'burukoak', el tocado "fálico" que usaban las mujeres vascas y fue prohibido por la Iglesia» El Español 2020-11-03 (kontsulta data: 2020-11-07).
  16. Colección de cédulas, cartas-patentes, provisiones, reales órdenes y otros documentos concernientes a las provincias vascongadas. Imprenta Real 1829-1830 (kontsulta data: 2025-11-26).
  17. MEDINA GONZÁLEZ, Amaya. (2022-11-09). «Tocados corniformes y otros tocados altos en España durante el siglo XVI según los Álbumes de trajes» Santander. Estudios de Patrimonio (5): 353–378.  doi:10.22429/euc2022.sep.05.14. ISSN 2605-5317. (kontsulta data: 2025-03-10).
  18. (Gaztelaniaz) S.P, Fon. (2024-06-05). «La relación entre el tocado de las mujeres asturianas del siglo XVI y las de época prerromana» Astures. Historia de un pueblo y de una idea (kontsulta data: 2025-03-10).
  19. Ikus, adibidez, Nabarralderen "Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak" narrazio grafikoa eta Asisko Urmenetaren "Sugarren mende" komikia
  20. (Gaztelaniaz) «Orentzago eta Erregeak. Gabonetako festen transformazioa Zarautzen XX. mendean» www.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-03-14).
  21. «Tocado - Museo San Telmo» museotik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-03-14).
  22. «E-003513 - Burukoa» Museotik 2024-01-01 (kontsulta data: 2026-02-28).
  23. «E-003527 - Burukoa» Museotik 2024-01-01 (kontsulta data: 2026-02-28).
  24. «E-003517 - Burukoa» Museotik 2024-01-01 (kontsulta data: 2026-02-28).
  25. «E-003526 - Burukoa» Museotik 2024-01-01 (kontsulta data: 2026-02-28).
  26. «E-003515 - Burukoa» Museotik 2024-01-01 (kontsulta data: 2026-02-28).
  27. «E-003520 - Burukoa» Museotik 2024-01-01 (kontsulta data: 2026-02-28).
  28. «E-003519 - Burukoa» Museotik 2024-01-01 (kontsulta data: 2026-02-28).
  29. «E-003516 - Burukoa» Museotik 2024-01-01 (kontsulta data: 2026-02-28).
  30. «E-003521 - Burukoa» Museotik 2024-01-01 (kontsulta data: 2026-02-28).
  31. «E-003522 - Burukoa» Museotik 2024-01-01 (kontsulta data: 2026-02-28).
  32. «E-003512 - Burukoa» Museotik 2024-01-01 (kontsulta data: 2026-02-28).
  33. «E-003524 - Burukoa» Museotik 2024-01-01 (kontsulta data: 2026-02-28).
  34. «E-003525 - Burukoa» Museotik 2024-01-01 (kontsulta data: 2026-02-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko bibliografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Gaztelaniaz) María Elena de Arizmendi Amiel (1976): Vascos y trajes, volumen 1, Caja de Ahorros Municipal de San Sebastián.
  • (Gaztelaniaz) María Ángeles González Mena: Colección pedagógico textil de la Universidad Complutense de Madrid, 1. liburuxka.
  • (Gaztelaniaz) María Luisa de la Bandera (1977): El atuendo femenino ibérico (II).
  • (Gaztelaniaz) Bernardo Estornés Lasa (1974) Cómo han sido y cómo son los vascos: carácter e indumentaria.
  • (Gaztelaniaz) Jose Antonio Azpiazu Elorza: La historia desconocida del lino vasco.
  • (Gaztelaniaz) Bernis Madrazo, Carmen (1962): Indumentaria española en tiempos de Carlos V. Madrid: Instituto Diego Velázquez . Consejo Superior de Investigaciones Científicas, CSIC.
  • (Gaztelaniaz) Bernis Madrazo, Carmen (2001): El traje y los tipos sociales en el Quijote. Madrid: Visor.
  • (Gaztelaniaz) Carmen Rebollo Gutiérrez (2007) «Maese Nicolás Francés: su obra y estilo. Estado de la cuestión». De Arte, 6, 107‐130 or.
  1. Badirudi irudikoa ez datorrela bat museoaren katalogoan dagoenarekin. Ikusi erreferentziako lotura alboko irudietarako.
Aipuaren errorea: <ref> tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/> tag was found.