Michael Jordan
Michael Jeffrey Jordan (New York, 1963ko otsailaren 17a-) saskibaloi jokalari estatubatuarra izan zen, gaur egun erretiratua, NBAko inoizko hoberenetarikoa[1]. Areago, XX. mendeko AEBetako kirolaririk onena izan zela ere erran izan dute[2]. 1993 zein 1999 urteetan iragarri zuen erretiroa hartuko zuela, baina bi aldietan itzuli egin zen geroxeago. Azkenean, 2003an saskibaloia behin betiko utzi zuen[3]. Air Jordan ezizena hartu zuen, bere jauzi ikaragarri handietan inork baino denbora luzeagoa ematen baitzuen airean.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jordan Brooklyn newyorktar auzo marjinalean jaio zen, afroamerikar familia xehe batean.[4] Bost anaia-arrebetatik azken-aurrekoa zen eta oso haur ahula izan zen.[5] Ipar Karolinako institutu bateko saskibaloi talde batean sartu nahi izan zuen, baina ez zuten onartu, txikia zelako; hala ere, ez zuen amore eman eta bere ametsa betetzeko prestatzen hasi zen.[6] 1982an, unibertsitateko talde batean jokatzeko beka bat lortu eta txapelketa nazionala irabazi zuen.[7] Geroago, 1984ko Olinpiar Jokoetan Estatu Batuetako selekzioarekin jokatu eta Chicago Bulls Saskibaloi Elkarte Nazionaleko (NBA) taldeak fitxatu zuen. Harez geroztik, izugarrizko arrakasta lortu zuen: NBAko sei titulu, lehiaketako jokalari baliotsuena askotan, saskiratzaile onena hamar denboralditan eta abar.[8]
Urtean 30 milioi dolar ere irabazi izan zituen eta AEBetako ekonomian izan zuen eragina (ligako partidetara joandakoak eta iragartzen zituen produktuen salmenta kontuan hartuta) 10.000 milioi dolarrekoa zela kalkulatu zuten.[9] Gizartean, oso jende gutxik du berak lortu duen onarpena eta ospea: Estatu Batuetako kirolaririk ospetsuenetarikoa eta saskibaloiaren historiako jokalaririk entzutetsuena. Kirolaz aparte ere, ikur garrantzitsua bihurtu da. 1992an Txinan egindako inkesta baten arabera, Jordan bigarren pertsonaiarik ezagunena zen han.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saskibaloia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Chicago Bulls: 1984-1993 eta 1995-1998.
- Washington Wizards: 2001-2003.
Beisbola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1993an, bere aitaren heriotza eta gero, Jordanek agur erran zion saskibaloiari lehenbizikoz eta Chicagoko White Sox beisbol klubaren Birmingham Barons bigarren taldearekin 127 partida jokatu zituen[10]. Aitaren ametsa omen zen semea beisbolaria izatea. Garai hartan, Chicago Bullsen eta White Soxen jabea pertsona bera zen, Jerry Reinsdorf, eta Jordanek saskibali jokalari baten soldata kobratzen jarraitu zuen.
Golfa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2003an, saskibaloitik erretiratu ondoren, golfean hasi zen, baina modu apalean aritu zen.[11]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- NBA ligako txapelduna sei aldiz: 1991, 1992, 1993, 1996, 1997, 1998.[1]
- Olinpiar Jokoen urrezko domina AEBetako selekzioarekin bi bider: 1984 (Los Angeles) eta 1992an (Bartzelona).
- NBAko Jokalari Baliotsuenaren Saria bost aldiz: 1988, 1991, 1992, 1996, 1998.
- NBA All-Star taldean 14 aldiz aritutakoa.[8]
- NBAko All-Star partidako Jokalari Baliotsuenaren Saria hiru bider.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) Staff, NBA com. «Legends profile: Michael Jordan» NBA.com (kontsulta data: 2020-02-25).
- ↑ «ESPN.com - ESPNINC/PRESSRELEASES - SportsCentury vote is in: Jordan tops list» www.espn.com (kontsulta data: 2025-08-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El día que Michael Jordan colgó las Air Jordan para siempre con los Washington Wizards» Mundo Deportivo 2020-04-16 (kontsulta data: 2025-08-10).
- ↑ Morrissey, By Rick. «Chapter 1: Brooklyn» chicagotribune.com (kontsulta data: 2021-02-15).
- ↑ (Ingelesez) «Isaacson: Siblings, mother, recall a growing MJ» ESPN.com 2009-09-09 (kontsulta data: 2021-02-15).
- ↑ «NBA.com: Michael Jordan Bio» web.archive.org 2006-09-02 (kontsulta data: 2021-02-15).
- ↑ (Ingelesez) Hoffman, Benjamin. (2014-02-22). «Jordan Keeps Haunting Knicks’ Playoff Hopes (Published 2014)» The New York Times ISSN 0362-4331. (kontsulta data: 2021-02-15).
- 1 2 3 (Ingelesez) «Michael Jordan Stats» Basketball-Reference.com (kontsulta data: 2020-02-25).
- ↑ Markovits, Andrei S.. (2010). Gaming the world : how sports are reshaping global politics and culture. Princeton University Press ISBN 978-0-691-13751-3. PMC 466343266. (kontsulta data: 2021-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) García, Gustavo. (2023-02-17). «Así fue la carrera de Michael Jordan como jugador de béisbol» Diario AS (kontsulta data: 2025-08-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Michael Jordan y el golf: la afición fuera de las canchas que se muestra en "The Last Dance"» NBA.com España | El sitio oficial de la NBA (kontsulta data: 2021-02-15).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Jokalariaren profila NBAren entziklopedian
- 1963ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Chicago Bulls-en jokalariak
- Ameriketako Estatu Batuetako saskibaloi jokalariak
- Afro-estatubatuarrak
- Newyorkarrak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak saskibaloian
- 1984ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1992ko Udako Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 1992ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak
- 1984ko Udako Olinpiar Jokoetako saskibaloilariak
- Ameriketako Estatu Batuetako urrezko dominadun olinpikoak
- Hegalak