Edukira joan

Garrüze

Garrüze
Image Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Image
Ikuspegi orokorra
Image
Bandera

Image
Armarria


Mapa
Kokapena
HerrialdeaImage Euskal Herria
LurraldeaImage Nafarroa Beherea
Administrazioa
EstatuaImage Frantzia
EskualdeaImage Akitania Berria
DepartamenduaImage Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofizialaImage Garris
AuzapezaFrançois Ladeuix (2008-2014)
Posta kodea64120
INSEE kodea64235
Herritarragarrüztar
Kokapena
Koordenatuak43°20′33″N 1°03′40″W / 43.3425°N 1.0611°W / 43.3425; -1.0611
Azalera3,13 km2
Garaiera73 – 219 metro
Demografia
Biztanleria281 (2018: Image 3)
Dentsitatea102,24 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 16,47
Ugalkortasuna[1] 31,61
Ekonomia
Jarduera[1]% 69,66 (2011)
Desberdintasuna[1]% 1,17 (2011)
Langabezia[1]% 4,49 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 17,61 (2010)
Erabilera% 1,84 (2011)

Garrüze ([garys̻e]) Nafarroa Behereko udalerri bat da, Amikuze eskualdean kokatua.

Garrüze RD11, RD511 eta RD124 errepideek zeharkatzen dute.

Bertatik Biduzeko ibaiadarra den Sallarteko erreka eta honen ibaiadarra den Zubiaga erreka pasatzen dira.[2]

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko izen tradizionala Garrüze edo Garruce[3] da. Jean-Baptiste Orpustanen iritziz[4] «ertz harritsua» esan nahi du.

Frantsesezko toponimoak, Garris, itxura hauek izan ditu inguruko hizkuntza erromantzeetan:

1790ean, Donapaleuko barrutiaren barnean zegoen kantonamendu baten hiriburu bilakatu zen. Aipatutako kantonamenduan Amorotze-Zokotze, Arrueta-Sarrikota, Behauze, Bithiriña, Garrüze bera, Labetze-Bizkai, Lüküze-Altzümarta, Martxueta eta Oragarre udalerriek hartu zuten parte.

1814ko otsailaren 15ean, Espainiako Independentzia Gerra garaian, bertan Garrüzeko gudua egin zuten Harispe jeneral baxenafarrak zuzendutako napoleondar armadak eta Wellingtongo markesak zuzendutako anglo-portugaldar armadak[9].

Herria, Donapaleuko udalerriaren zati izan zen 1967ko urtarrilaren 1etik 1997ko urtarrilaren 1era arte[10].

Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
AgintaldiaAlkateaAlderdiaLanbidea
2001-2008Noël Chohobigarat
2008-2014François Ladeuix
2014 > Gérard Bidegain

Herri elkargoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amikuzeko Herri Elkargoaren kidea da.

Karlos III.a Nafarroakoak agindutako[11]1412 eta 1413 artean egindako erroldaren datuak[12]1551ko erroldan lortutakoekin alderatuak[13], herriaren demografia ez zela asko handitu adierazten du. Lehendabizikoan Garrüzek 64 su zituen, bigarrenean, berriz, 68.

Hona hemen modernoagoak diren datuak:

Biztanleriaren bilakaera
179318001806182118311836184118461851
454 396 472 502 509 535 465 469 430
185618611866187218761881188618911896
390 391 377 371 343 353 318 302 304
190119061911192119261931193619461954
323 323 296 274 246 256 240 254 224
196219681975198219901999200920142020
229 - - - - 302 - - -

Oharra: 2006ko biztanleria, INSEEk emaniko behin-behineko datua da

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garrüztar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. (Frantsesez) «Garrüzeko herria» Système d'information pour la gestion des eaux souterraines en Aquitaine ((archive)).
  3. 1 2 3 4 5 6 Paul Raymond, Dictionnaire topographique Béarn-Pays basque
  4. 1 2 3 4 5 6 Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque. Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2 86781 396 4..
  5. Duchesne bilduma, 99 - 114 liburukiak, Oihenarten paperak, Frantziako Liburutegi Nazionala
  6. Nafarroako erresumako paperak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  7. Bastidaxarreko notarioak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  8. Baionako kapitulua - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  9. Glover, Michael. (2001). The Peninsular War 1807-1814. Penguin, 314 or. ISBN 0-141-39041-7..
  10. Inseeren webgunea
  11. Zierbide, Ricardo. (1993). Censos de población de la Baja Navarra. Max Niemeyer Verlag.
  12. Goienetxe, Manex. (2001). Histoire générale du Pays basque. 3 Elkarlanean, 26 or. ISBN 2 9131 5634 7..
  13. Baratchart, Louis. (1995eko urtarrila). «des hommes et des armes qui sont dans le présent royaume de Navarre d'en deça les ports» Les amis de la vieille Navarre (Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques) (E 575): 44-54..
  14. Mérimée datu-basea
  15. Palissy datu-basea
  16. Palissy datu-basea

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]