Edukira joan

Lactococcus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactococcus
Image
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaBacillota
KlaseaBacilli
OrdenaLactobacillales
FamiliaStreptococcaceae
Generoa Lactococcus
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Lactococcus generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, koko itxura dutenak. Ezaugarri metabolikoei dagokienez, bakterio laktikoen taldean sailkatzen dira, azido laktikoa sortzen baitute glukosa hartzitzerakoan (hartzidura homolaktikoa burutuz).

Genero honetako bakterioak Streptococcus generoan sailkatzen ziren lehen, baina XX. menderen bukaeran mikrobiologoek, genetika molekularraren ezaugarriak aintzakotzat hartuz, berezko genero bat sortzea erabaki zuten.

Bakterio hauek anaerobio fakultatiboak dira eta katalasa (-). Ez dira mugikorrak eta ez dituzte esporak sortzen.

Mikroskopioan ikusita, sarritan diplokokoak eratzen dituzte, eta baita kate laburrak ere.

Esnekien industrian erabili ohi dira, gaztak egiteko bereziki. Lactococcus casei da taldearen ordezkaririk ezagunena, industria laktikoan berebiziko garrantzia duena. Naturan, landareetan eta animalietan bizi dira Lactococcus batzuk, gizakia barne. Orokorrean ez dira patogenoak [1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Forbes, B., Sahm, D., Weissfeld, A. : Diagnóstico Microbiológico Ed. Pan Americana 309 orr. ISBN: 950-06-0796-4

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]