Edukira joan

Lexema

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lexema edo erroa, gramatikan, esanahi lexikala duen unitate txikiena da. Teknikoki, hizkuntzalaritzan analisi morfologikorako erabiltzen den unitate abstraktu bat da, hitz batek amaierako flexioaren bidez har ditzakeen forma guztien multzoari dagokiona.[1]

Adibidez, euskaraz, etxea, etxetik, etxetxo, etxezale eta etxekoi "etxe" lexemaren aldaerak dira.

Morfologiaren ikuspuntutik hitzen oinarrizko osagaiak morfemak dira. Adibidez: etxera = etxe + -ra, garbitzailearekin = garbi + -tzaile + -arekin. Horretan, bi motatako morfemak bereizten dira:

Atzizkien artean, deklinabide-atzizkiak (-arekin, -(e)tik, -etaraino...) eta eratorpen-atzizkiak (-tzaile, -gailu, -tasun...) bereizten dira.

Hizkuntza guztiek ez dute berdin jokatzen morfologia mailan, hitzak osatzeko moduak asko aldatzen daitezke hizkuntza batetik beste batera. Euskarazko hitzen morfologia oso aberatsa dela esan daiteke inguruko hizkuntzekin konparatuz gero. Hizkuntzaren prozesamenduan euskara landu ahal izateko funtsezkoa izan da morfologia, baina hori ez da gertatu teknologia horretan alde handiz aitzindaria izan den ingeles hizkuntza aztertzerakoan. Europan, finlandiera eta hungariera ere morfologikoki oso aberatsak dira, eta hizkuntza horiek lantzeko tresnak erabilgarri izan dira euskara lantzeko ere.[2][3][4]

Image
Morfeus analizatzaile morfologikoak "Amagoiaren lagunak Galizian egiten du lan" esaldiko hitz bakoitzaren analisian hitz bakoitzaren lexema identifikatzen du (Amagoia, lagunGalizia, egin, du eta landu). [5][6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]