Edukira joan

Modu (musika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Teoria musikalean modu hitzak zenbait adiera ditu, testuinguruaren arabera.

Terminoaren erabilera zabalenak ezaugarri melodiko eta harmoniko zehatz batzuk dituzten musika eskala batzuei egiten dio erreferentzia, hala nola tonalitate edo modu maior eta minorrei edota zazpi modu diatonikoei (aurreko biak barne daudelarik). Modu diatoniko hauei lotuta daude baita ere Erdi Aroko eliza-moduak edo modu gregoriarrak. Antzinako greziako harmoniai eta tonoi egiturei erreferentzia egiteko ere erabiltzen da. Musika lan bat modu hauetako batean oinarritzeari modalitate deitzen zaio (tonu eta tonalitateren antzera), eta modu bat baino gehiago aldi berean erabiltzeari polimodalitate (politonalitateren antzera). Zentzu zabalago batean, Europa mendebaldeko musika klasikotik kanpo dauden zenbait musika tradizioren antzeko egiturak edo kontzeptuak izendatzeko ere erabili ohi da; oktoechoak, maqamak eta pathetak esate baterako.

Bestalde, Erdi Aroan modus terminoa zenbait bitarte, nota eta erritmo deskribatzeko erabiltzen zen. XII. mendean erritmo modala Notre-Dame eskolako idazketa- edo notazio-sistemaren funtsezko ezaugarria zen, eta beranduago sortu zen notazio mentsuralean modusak balio luze eta laburren arteko erlazioak zehazten zituen, gehienbat longa balioaren zatiketari aplikatzen zitzaiolarik.

Antzinako greziako teoria musikalean egokiagoa da harmonia edo tonu terminoak erabiltzea (harmoniai edo tonoi pluralean), "modu" hitza beranduago sortu zen latinezko terminoa baita. Tarentoko Aristoxenoren tradizioaren arabera, antzinako modu edo eskala greziarrak honako hauek ziren:[1][2][3][4]

Izen hauek jatorri ezberdinekoak dira; "doriarrak" antzinako greziarren azpitalde kultural bati egiten dio erreferentzia, "lokriarrak" Grezia erdialdeko eskualde txiki batzuei eta "lidiar" eta "frigiarrak" anatoliako gizatalde batzuei (izatez etnikoki greziarrak ez zirenak). Dirudienez, zortzidun serie hauei izen hauek egoztea Aristoxeno baino aurretikoagoa da.

Antzinako teoria greziarraren oinarria tetrakordoa zen; hau da, laudun justu batean sartzen diren beheranzko lau tonu.

Image
Zortzi modu grekoak gazteleraz, «D» hizkiak dominantea adierazten du eta «F» hizkiak oinarria.
Modu autentikoak Eremua Dominantea Oinarria Modu plagalak Eremua Dominantea Oinarria
Modu doriarra mi–mi mi la Modu hipodoriarra la–la mi la
Modu frigiarra re–re re sol Modu hipofrigiarra sol–sol re sol
Modu lidiarra do–do do fa Modu hipolidiarra fa–fa do fa
Modu mixolidiarra si–si si mi Modu hipomixolidiarra mi–mi si mi

{
\override Score.TimeSignature #'stencil = ##f
\relative c' {
  \clef treble \time 4/4
  e4^\markup { Enharmonic genus } feh geses a b ceh deses e

} }

{
\override Score.TimeSignature #'stencil = ##f
\relative c' {
  \clef treble \time 4/4
  e4^\markup { Chromatic genus } f ges a b c des e

} }

{
\override Score.TimeSignature #'stencil = ##f
\relative c' {
  \clef treble \time 4/4
  e4^\markup { Diatonic genus } f g a b c d e
} }
Mi notan oinarritutako eskalaren hiru generoak

Zortzi modu hauek bi motatan sailkatzen ziren:[5]

  • Modu autentikoak: doriarra, frigiarra, lidiarra eta mixolidiarra, bata bestetik tonu batera zeuden bi tetrakordo berdinez osatuta zeudenak.
  • Modu plagalak: hipodoriarra, hipofrigiarra, hipolidiarra eta hipomixolidiarra, aurreko lauak bostun bat beherantz transportatzean lortzen direnak. Izan ere, "hipo" aurrizkiak greziarrez "azpi" esan nahi du.

Modu bakoitzak oinarri-nota bat eta dominante-nota bat zituen, modu autentiko eta hipo- edo plagaletan berdinak zirenak, ezberdintasun bakarra modu plagala oinarriarekin eta autentikoa aldiz dominantearekin hasi eta bukatzen zirela izanik.

Eskala hauek greziar teoria musikalean hiru genero ezberdinetan sailkatzen ziren, tetrakordoaren barneko bi noten kokalekuaren eta tartekatzearen arabera:[6][7]

  • Genero diatonikoan, tetrakordoaren beheranzko bitarte-segida tonu–tonu–tonuerdi da.
  • Genero kromatikoan, tetrakordoaren beheranzko bitarte-segida hirudun menor–tonuerdi–tonuerdi da.
  • Genero enarmonikoan, tetrakordoaren beheranzko bitarte-segida hirudun maior–tonu-laurden–tonu-laurden da.

Erdi Aroan sistema modala berrantolatu zuten, moduak goranzkoak bihurtuz. Modu gregoriar izena ere hartzen dute, kantu lauerako zerabiltzaten moduak baitziren. Modu hauen transkripzioan jazotako nahaste historiko bat dela eta, Erdi Aroan erabiltzen ziren eliza-moduek modu grekoen izen berberak hartu zituzten (doriarra, frigiarra, lidiarra, etab.), hauek guztiz ezberdinak ziren arren. Biak ezberdindu ahal izateko arau bat honakoa da: modu grekoak goitik behera osatzen dira mi, re, do eta si notetatik hasita; Erdi Aroko eliza-moduak, aldiz, behetik gora, re, mi, fa eta sol notetatik abiatuta.

Guztira zortzi modu dira, modu grekoen antzera bi tetrakordo gainjarriz eraikitzen direnak. Era berean, lau modu autentikoetatik beste lau modu plagal eratorri daitzeke, gaineko tetrakordoa azpian jarriz. Eskala hauetan bi nota gailentzen dira; alde batetik, tenorra, kantua finkatzen den nota nagusia izanik, eta beste aldetik, finalisa, kantua amaitzen den nota izanik.

Image
Zortzi eliza-moduak, «F» hizkiak finalisa adierazten du eta «T» hizkiak tenorra.[8]
Modu autentikoak Eremua Finalis Tenor Modu plagalak Eremua Finalis Tenor
Modu doriarra / protus authenticus re–re re la Modu hipodoriarra / protus plagalis la–la re fa
Modu frigiarra / deuterus authenticus mi–mi mi do Modu hipofrigiarra / deuterus plagalis si–si mi la
Modu lidiarra / tritus authenticus fa–fa fa do Modu hipolidiarra / tritus plagalis do–do fa la
Modu mixolidiarra / tetrardus authenticus sol– sol re Modu hipomixolidiarra / tetrardus plagalis re–re sol do

Modu modernoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modu modernoak izatez eliza-moduen berdinak dira, baina hainbat izen eta hauek teorikoki ulertzeko era aldatzen dira. Kantu lauetarako erabiltzen ez direnez, finalis eta tenor rolek ez dute garrantziarik, haien ordez eskalako nota bakoitzak "gradu" izaera hartzen duelarik (tonika, dominante, azpidominante...), mendebaldeko musika klasikoaren teoria jarraituz. Izan ere, modu guzti hauek musika klasikoko modu maiorrarekin eta minorrarekin alderatzen dira, haien hirugarren gradua (edo lehen notak hirugarrenarekin osatzen duen bitartea) maiorra edo minorra denaren arabera. Era berean, hipo- moduak autentikoen baliokide plagal edo transposiziotzat hartu beharrean eskala bereizitzat ulertzen dira.

Aurrez aipatutako zortzi moduetako bakoitzak berezko tonu eta tonuerdi segida bat du, bata bestearengandik bereizten duena. Segida hauek pianoaren tekla zuriak joaz lor daitezke, modu bakoitza nota ezberdin batean hasten delarik (doriarra ren, frigiarra min, lidiarra fan, etab.). Hala ere, Erdi Aroan modu bakoitza tonu eskala zehatz bati lotuta egon arren, tenperamentu berdina musikaren oinarri harmonikotzat hartzen denetik, modu edo eskala guzti hauek transportatu egin daitezke, denak nota berdin batetik hasiarazi daitezkelarik (demagun, do), hala modu bakoitzak duen bitarte-segida (eta zentzu batean, aplikatu dakioken armadura) argiago erakutsiz.

Modua Eskala maiorrari dagokion tonika Bitarte-segida

(1=tonu; ½=tonuerdi)

Pianoaren tekla zuriak soilik erabiliz Don oinarritutako adibide kromatikoa
Joniarra

(maiorra)

I 1–1–½–1–1–1–½ do–re–mi–fa–sol–la–si–do do–re–mi–fa–sol–la–si–do
Doriarra II 1–½–1–1–1–½–1 re–mi–fa–sol–la–si–do–re do–re–mib–fa–sol–la–sib–do
Frigiarra III ½–1–1–1–½–1–1 mi–fa–sol–la–si–do–re–mi do–reb–mib–fa–sol–lab–sib–do
Lidiarra IV 1–1–1–½–1–1–½ fa–sol–la–si–do–re–mi–fa do–re–mi–fa#–sol–la–si–do
Mixolidiarra V 1–1–½–1–1–½–1 sol–la–si–do–re–mi–fa–sol do–re–mi–fa–sol–la–sib–do
Eoliarra

(minore naturala)

VI 1–½–1–1–½–1–1 la–si–do–re–mi–fa–sol–la do–re–mib–fa–sol–lab–sib–do
Lokriarra VII ½–1–1–½–1–1–1 si–do–re–mi–fa–sol–la–si do–reb–mib–fa–solb–lab–sib–do

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Michels, Ulrich: Atlas de música. Madrid: Alianza, 2009 [1982], pp. 176-177.
  2. Barbera, André: «Octave Species» en The Journal of Musicology, 3 (3):229–241, 1984, p. 240. (JSTOR)
  3. Mathiesen, Thomas J.: «Greece, §I: Ancient: 6. Music Theory: (iii) Aristoxenian Tradition: (d) Scales» en New Grove Dictionary of Music and Musicians ed. Stanley Sadie. Londres: MacMillan, 2001 [1980], 10:339.
  4. «Mode;Ancient-Greek-modes» en Encyclopædia Britannica, (consultado el 21-04-2013).
  5. Pérez Gutiérrez, Mariano: Diccionario de la música y los músicos. Barcelona: Akal, 1985, vol. 2 p. 343.
  6. Mathiesen, Thomas J.: «Greece, §I: Ancient: 6. Music Theory: (iii) Aristoxenian Tradition: (d) Scales» en New Grove Dictionary of Music and Musicians ed. Stanley Sadie. Londres: MacMillan, 2001 [1980], 10:339.
  7. Barker, Andrew: Greek Musical Writings. Cambridge University Press, 2004, vol 2 pp. 12-13.
  8. Curtis, Liane: «Mode» en Companion to Medieval and Renaissance Music, ed. Tess Knighton & David Fallows. University of California Press, 1992, p. 255.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.