Osroene
| Osroeneko Erresuma ܡܠܟܘܬܐ ܕܒܝܬ ܐܘܪܗܝ | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
| K.a. 132 – 244 | |||||||
| Monarkia | |||||||
| Geografia | |||||||
| Kultura | |||||||
| Hizkuntza(k) | asiriera klasiko, antzinako greziera | ||||||
| Historia | |||||||
| |||||||
Osroene (edo Osrohene antzinako grezieraz: Ὁσροηνή; asiriera klasikoaz: ܡܠܟܘܬܐ ܕܒܝܬ ܐܘܪܗܝ Malkūṯā d-Bayt ʿŌrhai), bere hiriburuagatik Edesa bezala ere ezaguna, Seleukotar Inperioa erori ondoren sortu ziren erresuma ugarietako bat zen. Edesako gunea hartzen zuen (gaur egun Şanlıurfa, Turkia). Gaur egungo Turkiako eskualde bat da, Siriarekin muga egiten duena. Eufratesen goi-ibilguan dagoen eskualdea da, Mesopotamiatik ipar-mendebaldera. Gaur egun, Siria eta Turkiaren arteko mugan dago.[1]
Jatorrizko errege semitek hiriburua Edesan (Urfa, Turkia) ezarri zuten, jatorrian Seleuko I.a Nikatorrek sortutako establezimendu militar bat izan zena. Osroene Partia eta Erromaren arteko gerretan sartu zen[1]. Erromatarrek konkistatu zuten Trajano enperadorea zela, 114an, eta estatu satelite erdiautonomo bezala geratu zen. Luzio Vero erromatar enperadoreak Edesa hiria arpilatu zuen K.o. 116an. 214an, Karakala enperadorearen agintaldian, Erromatar Inperioko probintzia bihurtu zuten.[1] Bere hiriek, Ekialdeko limesaren parte osatzen zuten.[2]
Dioklezianoren administrazioaren erreformen baitan, Ekialdeko diozesian (Dioecesis Orientis) sartua izan zen.[3] Edesa kristau gune garrantzitsu izan zen eta sasandarrek sarritan eraso zioten. Baina arabiarrak izan ziren lurraldea konkistatu zutenak 638an.
Osroenen, Abgarren erregearen elezahar kristaua gertatzen zen.
Agintariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aryu (K.a. 132–K.a. 127)
- Abdu bar Maz'ur (K.a. 127–K.a. 120)
- Fradhasht bar Gebar'u (K.a. 120–K.a. 115)
- Bakru I.a bar Fradhasht (K.a. 115–K.a. 112)
- Bakru II.a bar Bakru (K.a. 112–K.a. 94)
- Ma'nu I.a (K.a. 94)
- Abgar I.a Piqa (K.a. 94–K.a. 68)
- Abgar II.a bar Abgar (K.a. 68–K.a. 52)
- Ma'nu II.a (K.a. 52–K.a. 34)
- Paqor (K.a. 34–K.a. 29)
- Abgar III.a (K.a. 29–K.a. 26)
- Abgar IV.a Sumaqa (K.a. 26–K.a. 23)
- Ma'nu III.a Saphul (K.a. 23–K.a. 4)
- Abgar V.a Ukkama bar Ma'nu (Abgar V.a Edesakoa) (K.a. 4 –7)
- Ma'nu IV.a bar Ma'nu (7–13)
- Abgar V Ukkama bar Ma'nu (13–50)
- Ma'nu V.a bar Abgar (50–57)
- Ma'nu VI.a bar Abgar (57–71)
- Abgar VI.a bar Ma'nu (71–91)
- Sanatruk (91–109)
- Abgar VII.a bar Ezad (109–116)
- Erromatar interregnum 116–118
- Yalur (118–122, Partamaspatesekin batera)
- Partamaspates (118–123)
- Ma'nu VII.a bar Ezad (123–139)
- Ma'nu VIII.a bar Ma'nu (139–163)
- Wa'il bar Sahru (163–165)
- Ma'nu VIII.a bar Ma'nu (165–167)
- Abgar VIII.a (167–177)
- Abgar IX.a (177–212)
- Abgar X.a Severus bar Ma'nu (212–214)
- Abgar (X.a) Severus Bar Abgar (IX.a) Rabo (214–216)
- Ma’nu (IX.a) Bar Abgar (X.a) Severus (216–242)
- Abgar (XI.a) Farhat Bar Ma’nu (IX.a) (242–244)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 «Osroene - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (kontsulta data: 2025-08-03).
- ↑ Matilla Séiquer, Gonzalo; González Blanco, Antonino. (1998). «Aspectos generales de la romanización de Siria, con particular atención a la Mesopotamia» Antigüedad y cristianismo: revista de estudios sobre antigüedad tardía (15): 145–182. ISSN 0214-7165. (kontsulta data: 2025-08-03).
- ↑ (Italieraz) «Osroene - Enciclopedia» Treccani (kontsulta data: 2025-08-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| 120ko Erromatar Inperioko probintziak | |
|---|---|
| Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre | |